Tifus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 32 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q160649 orrian
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
'''Tifusa''' [[Rickettsia]] generoko [[bakterio]]ek eragindako gaitz multzoa da. Tifus mota batzuk daude, antzeko ezaugarriak eta sintomak dituztenak, bakoitza ''Rickettsia'' espezie batek sortua.
 
Tifusaren transmisioan zeregin garrantzitsua dute [[arkakuso]]ek, [[zorri]]ek, kaparrek[[kapar]]rek eta [[akaro]] bezalako [[artropodo]]ek. Artropodo horiek bakterio patogenoen eramaileak dira, eta gizakiari ziztada egiterakoan odolean inokulatzen dituzte [[Rickettsia]] patogenoak. Bestalde, arratoiak ere gaitzaren atzean daude sarritan, artropodo bektoreen garraiatzaileak direlako.
 
Tifus guztiek antzeko sintomak dituzte: [[sukar]] handia, buruko mina, hotzikarak, egundoko nekea eta larruazaleko orbanak (exantema). Zenbait kasutan konplikazio larriak gerta daitezke -bihotzean, biriketan eta giltzurrunetan-, heriotza eragin dezaketenak.