Eguberriak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
17. lerroa:
 
=== Musika ===
Lehendabiziko Puto Uritze Gabonetako ereserkiak [[Antzinako Erroma]]ren garaian sortu zituzten, [[IV. mendea]]ren inguruan. [[VIII. mendea|VIII.]] eta [[IX. mende]]etan mota honetako musika sartu zen Ipar Europako [[monasterio]]etan, eta [[XII. mendea]]n [[Paris]] aldeko monje batek herrikoi abestietaranzko trantsizioa egin zuen, gaur egungo Gabon Kantak direnak. ''"Adeste Fidelis"'' ezaguna, adibidez, XVIII. mendean konposatutakoa bada ere, Erdi Aroko hitzek osatzen dute. Protestantismoaren barruan, bestela, [[Martin Luther]] gabon kanten bultzatzailea izan zen, Aro Modernorako bidean.
 
[[Austria]]n eta [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] hasieran ''"Stille Nacht, heilige Nacht"'' (''"Silent night"'', ''"Noche de paz"'' edo "Gabon gaua") abesti guztiz famatua konposatu zuten, eta urte batzuk geroago ''"Jingle Bells"'' sortu zuten [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]]. Bestela, "[[Hator hator]]" euskal abesti ezaguna [[Jesus Guridi]]k egin zuen.