Robert Walser: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
19. lerroa:
Hainbat idazle handik goraipatudute ; hala, [[Kafka]]k, [[Robert Musil]]ek, [[Elias Canetti]]k eta [[Walter Benjamin]]ek bere liburuei buruz berotasun handiarekin idatzi zuten. Halaber, [[Thomas Bernhard]]ek eta [[Peter Handk]]ek alemanezko idazleen azken belaunaldiengan izan duen eragin ukaezina oroitarazi dute. Hala eta guztiz ere, bere argitalpenek ez dute inoiz irakurleen arrakastarik lortu, eta idazleak bere obrak argitaratzeko zailtasun asko izan zituen.
 
[[1925]]ean, herentziazko zorotasun baten lehen zeinuak agertu zitzaizkion. Askotan mozkortu egiten zen, eta entzunezko aluzinazioak, gaueko beldurrak eta agresibitate krisiak zituen. Bere arreba [[Lisa Walser]]rek, hil zen arte, etengabe sostengatu zuen; eta, [[1929]]an, bere aholkuei jarraiki, Walser Waldauko zoroetxean sartu zen, borondatez. Laster, [[Herisau]]ra transferitu zuten, eta bertan bizi izan zen hil arte, eguberri egun batean, inguruan paseatzen ari zela, bertanhan hogeita lau urte eman ondoren.
 
== Lanak ==