Ireki menu nagusia

Aldaketak

13 bytes added ,  Duela 5 urte
[[Norvegia]]rrak harrapaketa bila eta lurralde berrien bila abiatzen ziren kolono gisa etxaldetan non kokatua aurkitzeko. Islandiara iritsi ziren ([[870]] urteaz geroztik hasi omen ziren han kolonoak kokatzen). [[981]]. urtean [[Groenlandia]] aurkitu zuten, eta [[Erik Gorria]]k kolonizatu zuen. 1000. urtearen inguruan, haren seme [[Leif Eriksson]]k [[Kanada]]ko kostaldea aurkitu zuen, eta [[Vinland]] deitu zuen ("Ardoaren Lurraldea").
 
[[Shetlandak]] eta [[Orkadak]] ere kolonizatu zituzten ([[VIII. mendea]]), eta [[Eskozia]]ko iparraldean lehorreratzen saiatu ziren. [[Hebridak|Hebrida uharteetara]] eta [[Man Uhartea|Man Uhartera]] iritsi ziren.
 
[[Irlanda]]ra [[IX. mendea]]n heldu ziren, kolonia berriak sortu zituzten han eta bertako biztanleekin nahastu ziren. [[1014]]. urtean, gorabehera askoren ondoren, [[Brian Boru]] irlandar buruzagiak [[Clontarfeko gudua]]n garaitu zituen, Bikingoek Irlandan zuten nagusitasuna irlandarren alde galdu zuten, baina ez zuten handik alde egin. Hiri-estatuak sortu zituzten, uharte horretako gaur egungo hirien oinarri izan zirenak. Irlanda [[zelta]]ren eta norvegiarren arteko bat egite hark emaitza aipagarriak izan zituen: lehenengo txanponak, lehenengo hiriak, eta Irlandako ontziolen sorrera.
Anonymous user