Gilen Santxitz Gaskoiniakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: «Kategoria:Gaskoniako dukeak» kategoria «Kategoria:Gaskoiniako dukeak» kategoriara aldatzen
8. lerroa:
[[977]]an, Gilenek [[La Réole]]ko priorerria berreratu zuen, ''dux Wasconum'' titulua erabiliz. Garai hartan ez zuen Bordeleko kondearen titulua erabiltzen. [[988]]an [[Bordele]]ko jauna izan zen, urte hartan bertoko jaunen (''seniores'') aholkua eskatu baitzuen [[Saint-Sever]]reko monasterioa berreraikitzeko. Gaskoinia [[Frantzia]]ko erregeen boterpean luzaroan egonda ere, Bordele ez. Bordele lortzean, Gilenek [[Hugues Capet]]en erreinaldiaren urteak erabiltzeari ekin zion bere eskutitzak datatzeko, "Hugues erregea erreinatzen" (''regnante rege Hugone'') klausula erabiliz.
 
Bere erreinaldia Gombaldo bere anaia, "gaskoien apezpikua" titulua zuena, [[Gaskoinia]]ko elizbarrutiak kontrolatzen zituen eta [[Bordele]]ko artzapezpiku bilakatu zen. Horrela Gilenen senideek Gaskoiniako hierarkia osoa kontrolatzen zuten. [[Iruñeko Erresuma|Nafarroara]] [[errekonkista]]n aritzeko bidaia egin zuenean Gombaldoren eskuetan utzi zituen bere lurraldean. Iruñean eskondu zuen baina Gaskoiniara itzuli behar zuen [[bikingo]]ek berriro bere lurrak erasotzen ari zirelako. [[982]]an [[Taller]] inguruan bikingoak [[Tallerko gudua|mendean hartu ondoren]], mehatxua behin betiko desagertu zen. [[Aturri]]ko bokalean zuten basea [[Landak|Landetara]] mugiarazi zien.<ref>Batzuen ustez, berriz, bertan geratu eta [[agote]] izena hartu zuten. Adibidez Joël Supéry, ''"Le Secret des Vikings"''</ref>
 
== Family ==