Nafarroako konkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
73. lerroa:
=== Nabarreriako Gerra ===
{{sakontzeko|Nabarreriako Gerra}}
[[Henrike I.a Nafarroakoa|Henrike I.a]] [[1274]]an hil eta gero, [[Blanka Artoisekoa]] [[Joana I.a Nafarroakoa|Joana]] bere 18 hilabeteko alabaren erregeorde bihurtu eta [[Filipe III.a Frantziakoa]] bere lehengusuaren laguntza bilatu zuen. Biek Joanak bost urteko [[Filipe IVI.a Nafarroakoa|Filipe]] ezkonduko zuela adostu zuten. Bitartean, [[Filipe III.a Frantziakoa]] tutore bihurtu eta [[Kapeto leinua|kapetar leinuak]] erresuma berria lortu zuen<ref name=Herreros> Herreros Lopetegi </ref>.
 
Leinuaren aldaketak [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] eta [[Aragoiko Erresuma|Aragoien]] antzinako nahiak berpiztu zituen. [[Jaume I.a Aragoikoa]]k [[Nafarroako Gorteak|Nafarroako Gorteen]] gehiengoaren mesede bazuen ere, mendialdeko jauna zen [[Gartzia Almoravit]], [[Iruñea eta Tuterako artxidiozesia|Iruñeko apezpikua]], kanonigoak eta [[Iruñeko burguak#Nabarreria|Nabarreria]] burguko biztanleak [[Alfontso X.a Gaztela eta Leongoa|Alfontso X.a "Jakintsua"ren]] aldekoak ziren. Bitartean Gaztelako erregeak bere tropak [[Nafarroa]]ko mugaren ondoan kokatu, [[Mendabia]] hartu eta [[Viana]] zetiatu zuen.