Roberto I.a Eskoziakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
26. lerroa:
Bruce edo Brus leinua ez zen jatorriz eskoziarra, [[Flandria|Flandriakoa]] baizik, bera jaio baina apenas ehun eta berrogeita hamar bat urte lehenago iritsi zirelarik hara [[Ingalaterra|Ingalaterratik]] barrena, aipatu azken erreinu horretako familia aristokratikoetako bat izan eta gero. Eskozian are gorago iritsiko ziren, bertako Errege Familiarekin senidetzea lortu baitzuten ezkontzen bitartez. Ahaidetasun horretan oinarritu zen Robertoren aitona [[Robert de Brus, Annandaleko 5. jauna]], Eskoziako tronua eskatzeko 1290-1292 urteetan eta gerora Robertok berak ere halaxe egingo zuen, aitonak ez bezala baita lortu ere.<ref>http://www.scotclans.com/scottish_clans/clan_bruce/history.html</ref><ref>http://www.bbc.co.uk/history/historic_figures/bruce_robert_the.shtml</ref><ref>http://www.bbc.co.uk/history/scottishhistory/independence/features_independence_bruce.shtml</ref> Amaren leinua berriz bai zela izatez eskoziarra (gaelikoa).
 
Bere jatorri anitzaren ondorioz, Robertok hiru hizkuntza ikasi eta menderatu zituen: [[Eskoziako gaelera|Gaelikoa]], [[Scots]] delakoa eta anglo[[Anglo-Normandiera|Anglo-normandiera]] ([[Frantsesa|Frantsesaren]] antzekoa).<ref>http://www.bbc.co.uk/history/scottishhistory/independence/features_independence_bruce.shtml</ref>
 
1296ko abuztuan [[Berwick-upon-Tweed]]n, Roberto eta aitak [[Eduardo I.a Ingalaterrakoa]]ri leialtasuna zin egin bazioten ere, Robertok eskoziarren matxinada lagundu zuen hurrengo urtean. Hasieran bi bandoen artean egon zen: [[Stirlingeko zubiko gudua]]n ez zegoen eskoziarrekin bat, baina [[William Wallace]] [[Falkirkeko gudua]]n galdu ondoren Eskoziako zaindari edo erregoerde bihurtu zen.