«Abraham»: berrikuspenen arteko aldeak

2.631 bytes removed ,  Duela 8 urte
Orriaren edukiaren ordez, «ERA UNA MATACABRE» jarri da
t (Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Abraham lotu du, Wikidataren arabera.)
(Orriaren edukiaren ordez, «ERA UNA MATACABRE» jarri da)
ERA UNA MATACABRE
[[Fitxategi:Rembrandt_Harmensz._van_Rijn_035.jpg|thumbnail|eskuinera|200px]]
'''Abraham''' ([[hebreera]]z אַבְרָהָם, Avraham; eta [[arabiera]]z ابراهيم, Ibrāhīm), [[kristautasun]]a, [[islam]]a eta [[judaismo]]aren arabera [[Israel]]go herriaren patriarka da.
 
[[Biblia]]ren arabera [[Kaldea]]ko [[Ur]] herrian jaio zen. Abraham [[Terah]]ren semea zen, eta Nahor eta Haran bere anaiak ziren. Abraham [[Sara (Biblia)|Sarairekin]] ezkondu zen. Sarai agorra zen eta ezin zuen seme-alabarik izan. Hori dela eta, Sarai emazteak [[Agar]] mirabea eman zion Abrahami emaztetzat eta Abrahamek haurdun utzi zuen. Agar haurdun gelditu zenean mesprezuz begiratzen hasi zitzaion Sarairi. Sarai izugarri haserretu egin zen eta Agarrek ihes egin behar izan zuen. Ihesi zihoala, Jainkoaren aingerua agertu zitzaion eta esan zion bere etxekoandrearengana itzultzeko eta bere semeari [[Ismael]] izena jartzeko. Halaber, Ismael borrokalaria izango zela eta beste anaia guztiengandik aparte biziko zela esan zion. Umea jaio zenean Abrahamek Ismael izena jarri zion.
 
Urte batzuk geroago, Abrahami [[Jainkoa]] agertu zitzaion eta ituna egin zuen ondorengo gehiago eduki zitzan. Jainkoak bere izena Abrahamengandik aldatu zion eta ituna belaunaldiz belaunaldi gordetzea eskatu zion. Gainera bera eta bere ondorengoek Jainkoarekiko zuten konpromisoa erakusteko zakil-muturra [[erdainketa|erdaindu]] beharko zuten. Horrez gain, Jainkoak Abrahami esan zion aurrerantzean bere emazteari Sarai ez deitzeko, baizik eta Sara, eta modu horretan Sararekin seme-alabak eduki ahalko zituela. Semea eduki zuen eta Isaak izena jarri zion Jainkoaren aginduz.
 
Behin batean Jainkoak Abraham deitu zuen eta Isaak bere semerik kutunena Jainkoak adierazitako Moria lurraldeko mendi batean sakrifiziotzat eskaintzea eskatu zion. Abrahamek Isaak semea [[aizto]]arekin hiltzera zihoanean Jainkoaren aingeruak zerutik dei egin zion eta umeari kalterik ez egiteko esan zion. Abrahamek alde guztietara begiratu zuen eta ahari bat ikusi zuen sasien artean. Aharia hartu zuen eta semea hil ordez, aharia oparitzat eskaini zion Jainkoari. Bigarrenez, Jainkoaren aingerua agertu zitzaion eta bere semea Jainkoari ez ukatzeagatik bera eta bere ondorengoak bedeinkatuko zituela esan zion.
 
Sara bere emaztea hil zenean [[Ketura]] izeneko emakume batekin ezkondu zen eta hainbat seme-alaba izan zituen: [[Zimran]], [[Jokxan]], [[Medan]], [[Madian]], [[Ixbak]] eta [[Xuah]].
 
Abraham 175 urterekin hil zen. Orduan, [[Isaak]] eta [[Ismael]] semeak elkartu ziren eta Sara [[Patriarken haitzuloa|bere emaztearekin ehortzi zuten]].
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Itun Zaharreko pertsonaiak]]
Anonymous user