Charles Messier: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
37. lerroa:
Delisleren zuzendaritzapean, Messierrek [[Edmund Halley]]k [[1682]]an ikertu zuen kometaren balizko ibilbidea marraztu zuen. Delisleren kalkuluetan oinarrituz, 18 hilabetez aritu zen kometa ospetsu haren bila, baina Delisleren kalkuluak ez zeuden ondo eta ezin izan zuen [[Halley kometa]] aurkitu. Hala ere, bai aurkitu zuen [[1758]]ko [[abuztuaren 14]]an, C/1758 K1 De la Nux. [[1759]]ko [[urtarrilaren 21]]ean aurkitu zuen, azkenean, [[Halley kometa]], baina, esan bezala, ez Delislek kalkulatutako eremuan eta honek ez zion bere ikasleari aurkikuntza argitara ematen utzi. Johann Georg Palitzsch astronomo alemaniarrak hartu zion aurrea eta [[1758]]ko [[abenduaren 25]]ean ikustatuko zuen [[Saxonia]]n ([[Alemania]]), [[Frantzia]]ra 2 hilabete geroago iritsiko zelarik<ref>{{es}}http://www.astronomia-iniciacion.com/personajes/charles-messier.html</ref>.
 
[[M sistema|Katalogoa]]n dauden objektu guztiak ez zituen Messierrek deskubritu, horietako batzuk Pierre Méchain frantsesak aurkituta baitzituen, jada, eta, urte batzuk lehenago, [[Edmond Halley]] bezalako astronomoek ere bai. Esaten dutenez, Messier [[kometa]]k ehizatzen zalea zen eta, [[1758]]ko [[abuztuaren 28]]an, M1ekin ([[Karramarroaren nebulosa]]) eman zion hasiera bere katalogoari, astronomo ingelesak aurreikusitako datan, zeruan, 1P/[[Halley kometa]]ren bila ari zen bitartean<ref>{{es}}http://www.elmundo.es/elmundo/2009/04/20/ciencia/1240238505.html</ref>.
 
[[1764]]an, Royal Societyren kide egin zuten eta, [[1769]]an, Suediako Errege Akademiko Zientzia arloan atzerriko kide egin zuten eta, [[1770]]eko [[ekainaren 30]]ean, Frantziako Zientzietako Akademiako kide egin zuten.
 
== Aurkikuntzak ==
Messierren lehenengo aurkikuntza esanguratsua M3 kumulu globularra izan zen, [[1764]]an. Egia esan, astronomo hau kometak ez direnen katalogoagatik ospe handiagoa du aurkitutako kometengatik baino, baina batak bestera eraman zuen. Katalogoa argitaratu zenean, [[William Herschel]]el proiektu handi batean sartzeko grina izan zuen, [[1783]]an hasi eta 28 urtez ikerketan arituko zena, [[ipar hemisferio]]ko [[nebulosa]] eta [[kumulu]] pila katalogatzen lagundu ziona<ref>{{es}}http://www.astromia.com/biografias/messier.htm</ref>.
 
Messierrek 13 [[kometa]] deskubritu zituen: