«Robert Roy MacGregor»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Eskoziako [[Jakue VI.a Eskoziakoa|Jakue VI.a]] erregea (zeina aldi berean Ingalaterrako Jakue II.a zen) laguntzeko borrokara joan zen bere aitarekin, 18 urte zituela. Asmoa, [[protestante|protestanteen]] aurka egitea zen, Holandako [[Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa|Gillen Orangekoak]] tronua eskuratu nahi baitzuen. Bere taldeak hasierako batailetan garaipena eskuratu bazuen ere, bere taldeko liderra hil, eta porrot egin zuen. Bere aita kartzelaratu egin zuten, ustezko traizioak egin izanagatik. Bere ama Margareten osasunak okerrera egin zuen, eta bere senarra oraindik kartzelan zela hil egin zen. Azkenik, aita askatu zutenean, emaztea hilda zegoen, eta bizitzeko arrazoiak ere joan egin zitzaizkion. Donald MacGregorren osasunak ez zuen onera egin.
 
1719an, GlenshielGlen Shiel-go batailan parte hartu zuen berriz ere [[Jakobiten matxinada|jakobiten]] alde eta Britainia Haundiko Gobernuaren kontra, laurogei gizonen buru zelarik. Bitxikeri gisa, bataila horretan espainiar armada txiki batek ere parte hartu zuen jakobiten alde.
 
Robert Roy MacGregor abeltzain ezagun eta errespetatua izan zen. Ganadua propietate komuna zen garaian, ohikoa zen pertsonek abereak hartu, eta modu ez-ilegal batean haztea. Hain zuzen ere, bizimodua aurrera ateratzeko bitarteko duina zen.<ref name="Walker">Carol Kyros Walker (1997). ''Recollections of a Tour Made in Scotland by Dorothy Wordsworth''. Yale University Press. Ikus 5. atala.</ref>
 
== Ondarea ==
[[Fitxategi:Grave of Rob Roy MacGregor.jpg|thumb|350px|Rob Roy MacGregorren hilotza, bere emazte Mary Helen eta seme Coll eta Robertekin (Robin Oig) batera, Balquhidder-ekoko kanposantuaneliza ondoan.]]
Glengyle Etxea Katrine lakuaren ertzean dago, eta XVIII. mende hasierako eraikina da, [[1707]]ko karrerapea duela. Esaten denaren arabera, XVII. mendeko harrizko etxe baten gainean eraikitakoa da, MacGregor jaio zen etxean eraikitakoa alegia. [[1930]]tik aurrera, ur-arloko hainbat arduradunen eskutan egon da etxea, baina enkantean jarri zen [[2004]]ko azaroan, nahiz eta [[Eskoziako Alderdi Nazionala]]k erabakia begi onez ez ikusi.
 
Anonymous user