Brendan Behan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Brendan Behan lotu du, Wikidataren arabera.
Informazioa gehitu
15. lerroa:
 
== Biografia ==
[[1923]]an jaio zen [[Dublin]]en eta langile-klaseko familia batean hazi zen. Bere aita [[Stephen Behan]] [[Irlandako Independentzia Gerra]]n parte hartu zuen margolaria zen, eta literatura klasikoa irakurtzen zien seme-alabei. Osaba berriz [[Peadar Kearney]] zuen, [[Amhrán na bhFiann|''Amhrán na bhFiann'']] ''(Gudariaren Abestia)'' ereserkia konposatu zuena, hots, [[Irlandako Errepublika|Irlandako Errepublikako]] [[ereserki nazionala]].
 
[[1937]]an, familia eta bera [[Crumlin, Dublin|Crumlinera]] joan ziren bizitzera. Han, Brendan [[Fianna Éireann]] [[IRA]]ko gazte-erakundearen kide egin zen eta bere lehendabiziko prosak eta poemak argitaratu zituen ''Fianna: the Voice of Young Ireland'' erakundeko aldizkarian. [[1939]]an, 16 urte baino ez zituela, [[IRA]]n sartu zen eta [[Liverpool]]go portuaren aurka atentatzeko agindua eman zioten. Han atxilotu zuten lehergaiak eramateagatik eta hiru urteetako erreformatorio-zigorra ezarri zioten. [[1941]]ra arte ez zen [[Irlanda]]ra itzuli.