Juan Mata: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
18. lerroa:
2006. urtean egin zuen debuta Juan Matak, [[Real Madrid|Real Madrid Castilla]] futbol taldearekin. Nahiz eta talde horretan profesionalki jokatzen hasi, urtebete iraun zuen bertan. Horren ondoren, [[Valentzia]]ra abiatu zen bertako taldearekin ([[Valencia CF]]) jokatzeko. Hasieran, talde honetan ezinbestekoa izan ez arren, bere lekua bilatzen hasi zen. [[Quique Sánchez Flores]] entrenatzailea kendu eta gero, Matak bere aukera argiena aurkitu zuen Ronald Koemanekin. Entrenatzaile berriarekin, jokalaria minutu gehiago jokatzen hasi zen eta aldi berean, konfiantza handiagoa lortzen. Valencian eman zituen denboraldietan, beste bi jokalariekin talde hilgarria sortu zuten. Jokalari hauek [[David Villa]] eta [[David Silva]] ziren, eta "ché sardea" izena hartu zuten.
 
[[ValenciaValentzia]]ko futbol taldearekin lau denboraldi egin zituen eta txapelketa bat lortu zuen: [[Futboleko Espainiako Errege Kopa|Errege Kopa]]. Bere bilakaera ikusgarriaren ondorioz, hainbat taldek fitxatu nahi izan zuten. Azkenean, [[2011]]ko udan, Mata Londresera ailegatu zen [[Chelsea_Football_Club|Chelsea futbol taldea]]n jokatzeko.
 
Guztira, 330 partidu jokatu ditu: 237 Espainiako eta Ingalaterrako ligen artean; 35 kopako txapelketetan; eta 58 Europako txapelketetan. Horrez gain, Juan Mata [[Espainiako_futbol_selekzio_nazionala|Espainiako selekzio]]ko jokalaria da eta 30 partidu jokatu ditu nazioarteko jokalari bezala, Munduko eta Europako kopak irabaziz.