Pizkundea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
24. lerroa:
 
=== Antzinate Klasikorako itzulera ===
Humanismoak [[Antzinako Grezia|greziar]] eta [[Antzinako Erroma|erromatar]] antzinaterako itzulera eragin zuen. Garai haietako kulturaren funtsa berreskuratzen saiatu zen, eta ez bakarrik literaturan, baita artean (arkitektura, eskultura) eta filosofian ere. Eta ildo horretan, berebiziko garrantzia izan zuen [[Platon]]en obraren aurkikuntzak. Erdi Aroan [[AristoteleAristoteles]]renen pentsamoldea besterik ez zen izan, eta Humanismoak Platon berreskuratu zuen. Humanista ikertzaile bihurtu zen, iturrien ikerketa kritikoa egin zuen, eta zientzialariena bezalako pentsamoldeak gidaturik jardun zuen. Humanista izan zen lehenengo historialari modernoa.
 
Artean Antzinate Klasikoko forma arkitektonikoak, [[Ordena klasiko|zutabe ordena klasikoak]], historia eta mitologiako gaiak eta antzinako sinboloak berpiztu ziren. Honekin ez zen kopia soil bat egin nahi, baizik eta, Arte Klasikoaren legeen ezagupenean barneratu nahi zen. Antzinateko formak arkitektura zein arte proiektuetan era onuragarrian erabili ziren. Hala ere, ez ziren honetara mugatu, eta arkitekto handiek ordena horiek gainditu zituzten, haien ekarpen berriak eginez. Esaterako, [[Leon Battista Alberti|Albertik]] [[Santa Maria Novella basilika]]ko fatxadan gehitutako kiribildurak edota [[Donato Bramante]]k [[San Pietro in Montorioko Tenplutxoa|San Pietro in Montorion]] integratutako perspektiba jokoen subjektibotasuna.
67. lerroa:
Michelangeloren aurreneko eskultura lanei, hala nola ''Pietà'' ([[1499]]), eta ''David'' ([[1501]]-[[1504]]) obrei, trebetasun tekniko izugarriaz gainera, anatomia eta proportzioaren legeak muturreraino eramateko joera nabari zaie. Bere burua, batez ere, eskultoretzat zeukan arren, Michelangeloren lan ezagunena [[Vatikano]]ko [[Kapera Sixtinoa|Kapera Sixtinoko]] sabaiko fresko erraldoia da. Lau urtetan egin zuen, [[1508]]tik [[1512]]ra, eta konposizio guztiz konplexua du, baina, aldi berean, kristau teologia tradizionala eta pentsamolde platonikoa elkartzen baititu, bateratzailea da filosofian.
 
Rafaelek ere, Vatikanon margotu zuen bere lanik handiena, ''Atenasko eskola'' ([[1508]]-[[1511]]), Michelangelo Kapera Sixtinoa margotzen ari zen garai berean. Fresko handi bat da, Aristoteleren[[Aristoteles]]en eta Platonen[[Platon]]en pentsamendu eskolak elkartzen dituena. Michelangeloren lan nagusiko zailtasun eta trinkotasunaren ordez, Rafaelek lasai-lasai hizketan jarri zituen filosofo eta artistak, areto zabal batean, [[ganga]]k atzeraka egiten duela distantzian. Hasieran Leonardoren eraginpean jardun zuen, eta ''Arroketako Andre Mariaren'' piramide egitura eta aurpegi modelatu ederrak erabili zituen bere Andre Mariaren margolanetan. Gauza askotan, ordea, izan zen desberdina: produkzio ikaragarri zabalean, izaera lasaian, armonia klasikoaren eta argitasunaren nagusitasunean.
 
Goi Pizkundeko arkitekturaren sortzailea [[Donato Bramante]] ([[1444]]-[[1514]]) izan zen, Erromara 1499an joan zena, 55 urte zituela. Han egin zuen lehen maisu lana, [[San Pietro in Montorioko Tenplutxoa]]. Egitura biribilekoa da, eta tenpluen arkitektura klasikoa gogorarazten du. [[1503]]-[[1513]] urteetan agintea izan zuen [[Julio II.a]] aita santuak Bramante hautatu zuen aita santutzaren arkitekto, eta biek elkarrekin erabaki zuten IV. mendeko San Pedro Zaharraren ordez beste eliza bat, izugarri handia, egitea. Proiektua, ordea, ez zen burutu Bramante bizi zela, hura hil eta askoz geroago baizik.