Anthony Comstock: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kiriku (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Kiriku (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Comstock New Canaan herrian jaio zen, Estatu Batuetako Connecticut estatuan. Oso kultura eskasako gizona zen: familia puritano pobre baten semea, haren ikasketa bakarra elizan jasotakoa izan zen baina haren ustez [[Biblia]]rekin nahikoa zuen, "Adanek paradisuan ez zuen besterik izan behar".<ref>Fuld, 112.or.</ref> Gerra Zibilan Iparraldearen alde borrokatu zuen (1863-1865). Urte haietan, soldaduen artean, [[birao]]en aurkako borrokan nabarmendu zen. Behin gerra bukatuez gero New Yorkera joan zen eta han [[Young Men's Christian Association]] elkartearen partaidea egin zen. Hiri berean, [[1873]]an [[Society for the Suppression of Vice]] erakundea sortu zuen. Elkarte honen helburu nagusia bizioen aurka eta moral publikoaren alde aritzea zen. Urte berean haren lehenengo lorpena izan zuen: Estatu Batuetako Kongresua "Comstock Legea" bezala ezagutu den ekimena onartu zuen; horren arabera, postaz ezin zen ez material lizuna ezta ere [[kontrazepzio metodo]]ak zabaldu. Ekimen horren ondorioz postan [[zentzura|zentsura]] antzeko sistema ezarri zen ezen Postak horrelako materialen zabaltzearen kontrako sistemak ezarri izan baitzituen.
 
== Obra ==