Kongoko Estatu Burujabea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
26. lerroa:
 
Leopoldo II.ak lurralde hau administratu zuen aldian, natura baliabideak ([[boli]] eta [[kautxu]]a, bereziki) neurririk gabe ustiatu ziren eta bertatiarrak esklabo gisa erabili zituzten. Bertakoak mendean edukitzeko eratutako armada pribatua (''Force Publique'') hilketa, bahiketa eta torturaz baliatzen zen. [[1900]]tik aurrera [[Europa]] eta [[AEB]]etako prentsak Kongon gertatzen ari zen izugarrikeriaren berri eman zuen eta [[1908]]an Leopoldok [[Belgika]]ko gobernuaren esku utzi behar izan zuen bere jabetza. Handik aurrera [[Kongo Belgikarra]] izena hartu zuen<ref name=ikuska>[http://www.ikuska.com/Africa/Historia/congo/hiscongo1.htm El Genocidio de Leopoldo II] Ikuska.com</ref>.
 
[[Joseph Conrad]]en ''[[Ilunbeen bihotzean]]'' eleberriak ([[1902]]) Kongoko funtzionario kolonialen gehiegikerien berri ematen du.
 
== Historia ==
[[Henry Morton Stanley]]k [[1874]]-[[1877]] bitartean [[Kongo (ibaia)|Kongo ibaian]] barrena egin zuen esplorazio bidaiak [[Leopoldo II.a Belgikakoa|Leopoldo II.a]] erregearen interesa piztu zuen. 1877an Leopoldok ''Kongo Garaiko Ikerketa Batzordea'' (''Comité d’Études du Haut Congo'', geroago ''Association Internationale du Congo'' deitua) sortu zuen<ref name=brit>[http://global.britannica.com/EBchecked/topic/132463/Congo-Free-State Congo Free State] Global.britannica.com</ref>. Batzordearen helburuak, bere araudiaren arabera, zientifiko eta humanitarioak ziren arren, erregeak Kongoren arroan Belgikaren eragina (eta subirotasuna, azkenik) ezartzeko erabili zuen<ref name=pavla>Dean PAVLAKIS: [http://www.yale.edu/gsp/colonial/belgian_congo/ Congo Free State, 1885-1908] Genocide Studies Program. Yale.edu</ref>. Horrela, batzordeak babesturik, [[1879]] eta [[1882]] bitartean Stanleyk Kongo garaian kokaguneak ezarri eta bertako hainbat agintarirekin hitzarmenak sinatu zituen<ref name=brit></ref>.
35 ⟶ 37 lerroa:
Berlingo Konferentziaren agirietan, Leopoldo [[esklabo]] trafikoa ezabatzera, merkataritza askea sustatzera eta politika humanitarioak aplikatzera obligatu zen. Haren egiteak, ordea, guztiz alderantzizkoak izan ziren. 1885ean bertan, lur landugabe guztiak Belgikako estatuaren jabego zirela dekretatu zuen. Hurrenez hurrengo hiru dekretuk arront murriztu zizkieten kongotarrei lurren gaineko eskubideak. [[1880ko hamarkada]]n ''Force Publique'' izeneko armada pribatua eratu zuen. Armada honetako ofizialak zuriak ziren (belgikarrak edo Europako beste herrialde batzuetako [[mertzenario]]ak) eta soldadu soilak beltzak, [[Zanzibar]], [[Mendebaldeko Afrika]] edo Kongon bertan, askotan bortxaz, errekrutatuak<ref name=pavla></ref>.
 
[[Fitxategi:MutilatedChildrenFromCongo.jpg|thumb|right|<small>MutilatutakoEskua moztu zitzaien kongotar emakume eta umeak.</small>]]
Bi enpresek (''Societé Anversoise du Commerce au Congo'' eta ''Anglo-Belgian India Rubber and Exploration Company'') lortu zituzten Kongoko baliabideak ([[boli]]a eta [[kautxu]]a) ustiatzeko kontzesio garrantzisuenak, eta bietan Leopoldo II.a akziodun nagusia zen. Enpresa hauek baliabideak harrapakatu zituzten, bertako biztanleak esklabo gisa erabiliz. Batzuetan, kautxu-biltzaileen emazte eta seme-alabak bahiturik edukitzen zituzten eskatutako kautxu kopurua ekarri arte. Beste batzuetan, herrixkak erre eta haurrak hiltzen zituzten, nahiko kautxu ekartzen ez bazuten<ref name=pavla></ref>.
 
[[Fitxategi:MutilatedChildrenFromCongo.jpg|thumb|right|<small>Mutilatutako kongotar emakume eta umeak.</small>]]
Tribu buruek erresistentzia antolatu bazuten ere, ''Force Publiquek'' bortizki zapaldu zituen altxaldi horiek. Matxinoek, herrixketatik oihanera ihes egin ostean, armadari zelatak jarri eta kautxu-landarediei su ematen zieten. Errepresalia gisa, armadak herrixkak erre eta oihanean ezkutaturik zeuden matxinoak hiltzen zituen. Balak alferrik gastatu ez zutela erakusteko, soldaduek hildako matxinoen eskuineko eskuak moztu eta eraman behar izaten zituzten. Baina, huts egindakoan, edo balak ehizan aritzeko gorde nahi bazituzten, zauriturik edo onik zeudenei mozten zizkieten<ref name=pavla></ref>.
 
[[1890]]ean [[George Washington Williams]]ek Kongon ikusitako basakeriak salatu zituen arren, beste 10 urte igaro ziren eskandalua Europan lehertu arte. [[Mark Twain]] eta [[Joseph Conrad]] idazleen, [[William Henry Sheppard]] misiolariaren, [[Roger Casement]] diplomazialariaren eta [[Edmund Dene Morel]] kazetariaren txosten eta kronikei esker, Europa eta [[Estatu Batu]]etako gobernuak Kongoko Estatu Burujabean gertatzen ari ziren ankerkerien aurka agertu ziren. 1908an, Belgikako Legebiltzarrak beharturik, Leopoldo II.ak Belgikako gobernuaren esku utzi zuen bere mendeko lurraldea, handik aurreraharrezkero [[Kongo Belgikarra]] izendatua izan zena<ref name=ikuska></ref>.
 
Kalkulu zehatzak egitea ezinezkoa den arren, 1885-1908 urteetan Kongoko biztanleria 10 bat milioi pertsonatan murriztu zela jotzen da; hilketak, gosea, akidura, eritasunak eta jaiotza tasaren beheraldia dira horren arrazoi nagusiak. Beste historialari batzuek 13 milioi hildako izan zirela uste dute. 23 urteko garai lazgarri hartan, Leopoldo II.ak gaitzeko aberastasuna bereganatu zuen, boli eta kautxuaren neurrigabeko ustiatzearen bitartez<ref name=pavla></ref>.
 
== Erreferentziak ==