Kongoko Estatu Burujabea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
25. lerroa:
'''Kongoko Estatu Burujabea'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0168.pdf Afrika kolonialeko toponimia] Euskaltzaindia.net</ref> ([[frantses]]ez: ''État Indépendant du Congo'') [[1885]]-[[1908]] bitartean [[Leopoldo II.a Belgikakoa]]ren jabetza izandako [[Erdialdeko Afrika]]ko eskualde zabala izan zen. Eskualde honen mugak bat datoz gaur egungo [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]]renekin.
 
Leopoldo II.ak lurralde hau administratu zuen aldian, natura baliabideak ([[boli]] eta [[kautxu]]a, bereziki) neurririk gabe ustiatu ziren eta bertatiarrak esklabo gisa erabili zituzten. Bertakoak mendean edukitzeko eratutako armada pribatua (''Force Publique'') hilketa, bahiketa eta torturaz baliatzen zen. [[1900]]tik aurrera [[Europa]] eta [[AEB]]etako prentsak Kongon gertatzen ari zen izugarrikeriaren berri eman zuen eta [[1908]]an Leopoldok [[Belgika]]ko gobernuaren esku utzi behar izan zuen bere jabetza. Handik aurrera [[Kongo Belgikarra]] izena hartu zuen<ref name=ikuska>[http://www.ikuska.com/Africa/Historia/congo/hiscongo1.htm El Genocidio de Leopoldo II] Ikuska.com</ref>.
== Historia ==
32. lerroa:
[[Berlingo Konferentzia]]n ([[1884]]-[[1885]]) potentzia inperialistek ([[Austria-Hungaria]], Belgika, [[Frantzia]], [[Alemaniar Inperioa|Alemania]], [[Britainiar Inperioa|Britainia Handia]], [[Errusiar Inperioa|Errusia]] eta [[Otomandar Inperioa]], besteak beste) [[Afrika]]ren banaketa erabaki zuten. [[Belgika]]k Kongo ibaiaren arroko 2 milioi km²-ko eremua eskuratu zuen (''État Indépendant du Congo''), Leopoldo II.aren jabetza pertsonal gisa (''Domaine Privé'')<ref>[http://www.hiru.com/eu/historia/el-imperialismo Inperialismoa] Hiru.com</ref>. Izan ere, Belgikako Legebiltzarrak Leopoldo estatu berriaren ''Roi-Souverain'' izendatu zuen, eta ia erabateko aginpidea eman zion<ref name=pavla></ref>.
 
[[Fitxategi:ELdelCongo.jpg|thumb|250px|left|<small>Kautxu arbolak landatzeko hutsarazitako Kongoko herrixka.</small>]]
Berlingo Konferentziaren agirietan, Leopoldo [[esklabo]] trafikoa ezabatzera, merkataritza askea sustatzera eta politika humanitarioak aplikatzera obligatu zen. Haren egiteak, ordea, guztiz alderantzizkoak izan ziren. 1885ean bertan, lur landugabe guztiak Belgikako estatuaren jabego zirela dekretatu zuen. Hurrenez hurrengo hiru dekretuk arront murriztu zizkieten kongotarrei lurren gaineko eskubideak. [[1880ko hamarkada]]n ''Force Publique'' izeneko armada pribatua eratu zuen. Armada honetako ofizialak zuriak ziren (belgikarrak edo Europako beste herrialde batzuetako [[mertzenario]]ak) eta soldadu soilak beltzak, [[Zanzibar]], [[Mendebaldeko Afrika]] edo Kongon bertan, askotan bortxaz, errekrutatuak<ref name=pavla></ref>.
 
Bi enpresek (''Societé Anversoise du Commerce au Congo'' eta ''Anglo-Belgian India Rubber and Exploration Company'') lortu zituzten Kongoko baliabideak ([[boli]]a eta [[kautxu]]a) ustiatzeko kontzesio garrantzisuenak, eta bietan Leopoldo II.a akziodun nagusia zen. Enpresa hauek baliabideak harrapakatu zituzten, bertako biztanleak esklabo gisa erabiliz. Batzuetan, kautxu-biltzaileen emazte eta seme-alabak bahiturik edukitzen zituzten eskatutako kautxu kopurua ekarri arte. Beste batzuetan, herrixkak erre eta haurrak hiltzen zituzten, nahiko kautxu ekartzen ez bazuten<ref name=pavla></ref>.
[[Fitxategi:MutilatedChildrenFromCongo.jpg|thumb|right|<small>Mutilatutako kongotar emakume eta umeak.</small>]]
 
Tribu buruek erresistentzia antolatu bazuten ere, ''Force Publiquek'' bortizki zapaldu zituen altxaldi horiek. Matxinoek, herrixketatik oihanera ihes egin ostean, armadari zelatak jarri eta kautxu-landarediei su ematen zieten. Errepresalia gisa, armadak herrixkak erre eta oihanean ezkutaturik zeuden matxinoak hiltzen zituen. Balak alferrik gastatu ez zutela erakusteko, soldaduek hildako matxinoen eskuineko eskuak moztu eta eraman behar izaten zituzten. Baina, huts egindakoan, edo balak ehizan aritzeko gorde nahi bazituzten, zauriturik edo onik zeudenei mozten zizkieten<ref name=pavla></ref>.
 
[[1890]]ean [[George Washington Williams]]ek Kongon ikusitako basakeriak salatu zituen arren, beste 10 urte igaro ziren eskandalua Europan lehertu arte. [[Mark Twain]] eta [[Joseph Conrad]] idazleen, [[William Henry Sheppard]] misiolariaren, [[Roger Casement]] diplomazialariaren eta [[Edmund Dene Morel]] kazetariaren txosten eta kronikei esker, Europa eta [[Estatu Batu]]etako gobernuak Kongoko Estatu Burujabean gertatzen ari ziren ankerkerien aurka agertu ziren. 1908an, Belgikako Legebiltzarrak beharturik, Leopoldo II.ak Belgikako gobernuaren esku utzi zuen bere mendeko lurraldea, handik aurrera [[Kongo Belgikarra]] izendatua izan zena<ref name=ikuska></ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* {{eu}} Mikel ARAMENDI: [http://gara.naiz.info/paperezkoa/20100210/182179/eu/Ahanzturaren--hilobian-ehortzita?Hizk=fr Ahanzturaren hilobian ehortzita] Gara.naiz.info
 
[[Kategoria:Kongoko Errepublika Demokratikoko historia]]
[[Kategoria:Belgikako historia]]