Kongoko Estatu Burujabea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|xirkan}}
{{Antzinako herrialde infotaula
| izena= Kongoko Estatu Burujabea
31 ⟶ 30 lerroa:
[[Henry Morton Stanley]]k [[1874]]-[[1877]] bitartean [[Kongo (ibaia)|Kongo ibaian]] barrena egin zuen esplorazio bidaiak [[Leopoldo II.a Belgikakoa|Leopoldo II.a]] erregearen interesa piztu zuen. 1877an Leopoldok ''Kongo Garaiko Ikerketa Batzordea'' (''Comité d’Études du Haut Congo'', geroago ''Association Internationale du Congo'' deitua) sortu zuen<ref name=brit>[http://global.britannica.com/EBchecked/topic/132463/Congo-Free-State Congo Free State] Global.britannica.com</ref>. Batzordearen helburuak, bere araudiaren arabera, zientifiko eta humanitarioak ziren arren, erregeak Kongoren arroan Belgikaren eragina (eta subirotasuna, azkenik) ezartzeko erabili zuen<ref name=pavla>Dean PAVLAKIS: [http://www.yale.edu/gsp/colonial/belgian_congo/ Congo Free State, 1885-1908] Genocide Studies Program. Yale.edu</ref>. Horrela, batzordeak babesturik, [[1879]] eta [[1882]] bitartean Stanleyk Kongo garaian kokaguneak ezarri eta bertako hainbat agintarirekin hitzarmenak sinatu zituen<ref name=brit></ref>.
 
[[Berlingo Konferentzia]]n ([[1884]]-[[1885]]) potentzia inperialistek ([[Austria-Hungaria]], Belgika, [[Frantzia]], [[Alemaniar Inperioa|Alemania]], [[Britainiar Inperioa|Britainia Handia]], [[Errusiar Inperioa|Errusia]] eta [[Otomandar Inperioa]], besteak beste) [[Afrika]]ren banaketa erabaki zuten. [[Belgika]]k Kongo ibaiaren arroko 2 milioi km²-ko eremua eskuratu zuen (''État Indépendant du Congo''), Leopoldo II.aren jabetza pertsonal gisa (''Domaine Privé'')<ref>[http://www.hiru.com/eu/historia/el-imperialismo Inperialismoa] Hiru.com</ref>. Izan ere, Belgikako legebiltzarrakLegebiltzarrak Leopoldo estatu berriaren ''Roi-Souverain'' izendatu zuen, eta ia erabateko aginpidea eman zion<ref name=pavla></ref>.
 
Berlingo Konferentziaren agirietan, Leopoldo [[esklabo]] trafikoa ezabatzera, merkataritza askea sustatzera eta politika humanitarioak aplikatzera obligatu zen. Haren egiteak, ordea, guztiz alderantzizkoak izan ziren. 1885ean bertan, lur landugabe guztiak Belgikako estatuaren jabego zirela dekretatu zuen. Hurrenez hurrengo hiru dekretuk arront murriztu zizkieten kongotarrei lurren gaineko eskubideak. [[1880ko hamarkada]]n ''Force Publique'' izeneko armada pribatua eratu zuen. Armada honetako ofizialak zuriak ziren (belgikarrak edo Europako beste herrialde batzuetako [[mertzenario]]ak) eta soldadu soilak beltzak, [[Zanzibar]], [[Mendebaldeko Afrika]] edo Kongon bertan, askotan bortxaz, errekrutatuak<ref name=pavla></ref>.
38 ⟶ 37 lerroa:
 
Tribu buruek erresistentzia antolatu bazuten ere, ''Force Publiquek'' bortizki zapaldu zituen altxaldi horiek. Matxinoek, herrixketatik oihanera ihes egin ostean, armadari zelatak jarri eta kautxu-landarediei su ematen zieten. Errepresalia gisa, armadak herrixkak erre eta oihanean ezkutaturik zeuden matxinoak hiltzen zituen. Balak alferrik gastatu ez zutela erakusteko, soldaduek hildako matxinoen eskuineko eskuak moztu eta eraman behar izaten zituzten. Baina, huts egindakoan, edo balak ehizan aritzeko gorde nahi bazituzten, zauriturik edo onik zeudenei mozten zizkieten<ref name=pavla></ref>.
 
[[1890]]ean [[George Washington Williams]]ek Kongon ikusitako basakeriak salatu zituen arren, beste 10 urte igaro ziren eskandalua Europan lehertu arte. [[Mark Twain]] eta [[Joseph Conrad]] idazleen, [[William Henry Sheppard]] misiolariaren, [[Roger Casement]] diplomazialariaren eta [[Edmund Dene Morel]] kazetariaren txosten eta kronikei esker, Europa eta [[Estatu Batu]]etako gobernuak Kongoko Estatu Burujabean gertatzen ari ziren ankerkerien aurka agertu ziren. 1908an, Belgikako Legebiltzarrak beharturik, Leopoldo II.ak Belgikako gobernuaren esku utzi zuen bere mendeko lurraldea, handik aurrera [[Kongo Belgikarra]] izendatua izan zena.
 
== Erreferentziak ==
45 ⟶ 46 lerroa:
[[Kategoria:Kongoko Errepublika Demokratikoko historia]]
[[Kategoria:Belgikako historia]]
 
[[en:Congo Free State]]