Biologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Langosta69 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Addbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
20. lerroa:
[[Fitxategi:Gamma phage.png|thumb|150px|Virus - Gamma phage]]
 
'''Biologia''' [[bizi]]aren [[zientzia]] da. Organismo bizien ezaugarriak eta potereakportaerak aztertzen ditu; baita izaki bizidunak nola heltzen diren izatera, espezien bilakaera eta euren arteko eta ingurumenarekiko harremanak. Biologiaren barruan batzuetan burujabetzat hartutako arlo akademiko asko sartzen da; euretariko batzuk behean dagoen zerrendan agertzen dira, azpikategoriak legez sailkatuta.
 
Biologiaren ikergaia izaki bizidunak dira, haren jatorria eta eboluzioa. Biologiak banakako organismoen zein espezien ezaugarriak eta portaerak ikertzen ditu, eta baita izaki bizidunen ugalketa eta ingurumenarekin dituzten harremanak ere. Labur esanda, bizitza organikoak jarraitzen dituen arauak edo lege orokorrak ulertzen saiatzen da.
27. lerroa:
== Historia ==
 
''Biologia'' izena [[greziera]]zko bi osagai erabiliz eratua dagoda: βίος, bios, «bizitza»; eta -λογία, -logia, «azterketa». Hau da, [[etimologia]]z, «bizitzaren azterketa» esan nahi du. [[Aleman]]ez agertu zen lehen aldiz, ''Biologie'' formarekin, 1791n.
 
XVII. eta XVIII. mendeetan lehenengo ikerketa biologikoak garatu ziren, hein handi batean bizidunen inbentarioekin lotuta zeudenak. Aurrebiologiaren mende horietan ikerlari hauek nabarmendu ziren: [[Anton van Leeuwenhoek]], [[protozoo]]ak eta beste bizidun mikroskopikoak aurkitu zituena; [[Marcello Malpighi]], anatomia mikroskopikoan jardun zuena; [[John Ray]], espezien kontzeptua asmatu zuena; [[Antoine Lavoisier|Antoine de Lavoisier]], kimikaz gain [[fisiologia]]n ere nabarmendu zena, eta eremu organikoa eta inorganikoa lotzen hasi zena kimikaren bitartez; [[Carolus Linnaeus]], [[taxonomia]]ren aitzindaria eta espezien lehenengo sailkapen zientifikoa osatu zuena, etab.
64. lerroa:
{{sakontzeko|Bizi}}
 
Biologia biziaren zientzia denez, atzeraaurrera jarraitu aurretik egokia izango litzateke bizia bera zer den definitzea. Biologiaren hastapenetan galdera hori sarri agertzen da, eta biologo guztiak ez dira bat etortzen erantzuterakoan.
 
Izaki bizidun eta ez-bizidunen arteko desberdintasuna, itxuraz, argia eta nabarmena da. [[Birus]] bezalako egitura mikroskopiko eta oinarri-oinarrizkoekin, aldiz, desberdintasun hori ez da hain argia. Bizia izaki bizidunen ezaugarria esklusiboa denez, errazagoa izango da izaki bizidunen propietateak aipatzea bizia bera definitzea baino.