Kongoko Estatu Burujabea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
33. lerroa:
[[Berlingo Konferentzia]]n ([[1884]]-[[1885]]) potentzia inperialistek ([[Austria-Hungaria]], Belgika, [[Frantzia]], [[Alemaniar Inperioa|Alemania]], [[Britainiar Inperioa|Britainia Handia]], [[Errusiar Inperioa|Errusia]] eta [[Otomandar Inperioa]], besteak beste) [[Afrika]]ren banaketa erabaki zuten. [[Belgika]]k Kongo ibaiaren arroko 2 milioi km²-ko eremua eskuratu zuen (''État Indépendant du Congo''), Leopoldo II.aren jabetza pertsonal gisa (''Domaine Privé'')<ref>[http://www.hiru.com/eu/historia/el-imperialismo Inperialismoa] Hiru.com</ref>. Izan ere, Belgikako legebiltzarrak Leopoldo estatu berriaren ''Roi-Souverain'' izendatu zuen, eta ia erabateko aginpidea eman zion<ref name=pavla></ref>.
 
Berlingo Konferentziaren agirietan, Leopoldo [[esklabo]] trafikoa ezabatzera, merkataritza askea sustatzera eta politika humanitarioak aplikatzera obligatu zen. Haren egiteak, ordea, guztiz alderantzizkoak izan ziren. 1885ean bertan, lur landugabe guztiak Belgikako estatuaren jabego zirela dekretatu zuen. Hurrenez hurrengo hiru dekretuk arront murriztu zizkieten kongotarrei lurren gaineko eskubideak. [[1880ko hamarkada]]n ''Force Publique'' izeneko armada pribatua eratu zuen. Armada honenhonetako ofizialak zuriak ziren (belgikarrak edo Europako beste herrialde batzuetako [[mertzenario]]ak), eta soldadu soilak beltzak, [[Zanzibar]], [[Mendebaldeko Afrika]] edo Kongon bertan, askotan bortxaz, errekrutatuak<ref name=pavla></ref>.
 
Bi enpresek (''Societé Anversoise du Commerce au Congo'' eta ''Anglo-Belgian India Rubber and Exploration Company'') lortu zituzten Kongoko baliabideak ([[boli]]a eta [[kautxu]]a) ustiatzeko kontzesio garrantzisuenak, eta bietan Leopoldo II.a akziodun nagusia zen. Enpresa hauek baliabideak harrapakatu zituzten, bertako biztanleak esklabo gisa erabiliz. Batzuetan, kautxu-biltzaileen emazte eta seme-alabak bahiturik edukitzen zituzten eskatutako kautxu kopurua ekarri arte. Beste batzuetan, herrixkak erre eta haurrak hiltzen zituzten, nahiko kautxu ekartzen ez bazuten<ref name=pavla></ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}