Sakana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
264. lerroa:
Sakanan beste kasu esanguratsuena Etxarri Aranatzkoa izan zen, altxamendua eta gerra zibila etortzean, Benedikto Barandallak, errekete talde baten kapitain lanak erabat bere gain hartu zituen, Sakana guztian zehar herriz herri aritu zen bolondresak bilduz eta altxamendu eta bando faxistarekin bat ez zetozenak inolako errukirik gabe erreprimitzen, asko fusilatuz, bortxatuz, txantajeatuz, lapurretak eginez... Etxarriarren artean esaterako, Anizeto Albarrazin eta Julian Mauleon fusilatu zituzten, hogeitalau urteko nekazariak ziren biak.
 
Aldi berean, udalak behin eta berriro erabaki zuen altxamendu militarraren alde zegoela, eta aho batez erabaki zuen udal aretoan berriro Jesusen Bihotza paratzea, eta baita eskoletan gurutzeak ere, "Los cuales fueron retirados (anteriormente) por orden de Gobiernos sectarios de la Nación'". Bilkura berean, Guardia Zibilen postuko komandantea zen Francisco Ramos Etxarriren agiria onetsi zen. Bertan, Felipe Zeberio Arratibel eta Francisco Etxarri Jaka aguazilen kargugabetzea erabaki zen, por no inspirar afecto a la restauración de la Patria, eta kargugabetze horiek aho batez onartu ziren udalbatzan. Izan ere "desde hace bastante tiempo estos guardas se distinguieron haciendo ostentación de sus ideas marxistas así como también por su falta de respeto a la autoridad local y negligencia en el cumplimiento de sus obligaciones". 1936ko abuztua lau etxarriarren hilketarekin bukatu zen. Horien artean, UGT-ri loturik antolatu berria zen Langile eta Nekazarien Saileko Zuzendaritzako Batzordeko kideak zirenak: Antonio Maiza, lehendakaria, 29 urtekoa eta nekazaria; Andres Gonzalez, idazkaria eta lanbidez ferrobiarioa; eta aurreko bien laguna zen Clemente Araña, bokala. Hirurak Urbasan hil zituzten, Otxoportilloko leizearen ondoan. Ondoren, zakurrak balira bezala zulora bota zituzten. Paulo Gartziandia delako batek ere, bide berbera jarraitu zuen
 
Orduan komandantea zen Francisco Ramosen txostenean agertzen denez, Maria Maiza eta Maria Soledad Olejua irakasle nazionalistei nacionalistas antipatrióticas direla leporatzen diete. Beste irakasle batzuek ere sufritu zuten errepresio faxista. Irailean beste bi etxarriar fusilatu zituzten, Narciso Artola, 32 urtekoa eta lau seme alaben aita. Urbasan fusilatu zuten irailaren 6an. Bestetik, geroxeago atxilotu zuten Felix Lopez, praktikantea eta Udaleko Batzorde Kudeatzailearen lehendakaria izana. Altsasuko kartzelara eraman zuten lehenik eta handik Lizarrustira, irailaren 22an. Bertan fusilatu zuten. Jendea kargugabetzen jarraitu zuten, baita udaletxean bertan ere. Zehazki, 1936ko urriaren 10eko bilkuran, "se lee el oficio del Sr. comandante de puesto, destituyendo de sus cargos a los concejales Esteban Imaz, Pedro Goñi y Bautista Belza por ser nacionalistas y antipatnotasantipatriotas, designándose como sustitutos a D. Primitivo Quintana y D. Timoteo Jaca". Argi zegoen herrian nork zuen agintea.
 
Bizkaiako frontean 1937an hil ziren Luis Imbert, Bernardo Lopez eta Rufino Bikuña kontatuz gero, hamaika izan ziren Etxarrin altxamendu faxistaren lehen hilabetetan, Errepublikaren alde bizitza galdu zuten etxarriarrak. Gainera, Nafarroako beste herrietan bezala, izan ziren konfiskatutako etxeak eta emakumeei ile-mozketa eta tortura ankerrak ere. Azken eginkizun honetan, Martzelino Jauregi nabarmendu zen bereziki.