Joan Piarres Duvoisin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3169265 orrian
t →‎Bizitza: Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak ez du "disziplina" ortografia onartzen. Beraz, "diziplina"ren gatik aldatu dut.
2. lerroa:
 
== Bizitza ==
Haurtzaroa [[Ezpeleta]]n igaro ondoren, [[Larresoro]]ko apaiztegian ikasi zuen. DisziplinaDiziplina gabeko ikaslea zen arren, irakurtzeko zaletasuna eta geografia, historia eta literatura ikasteko grina piztu zitzaizkion han. 20 urterekin, apaiztegia utzita bere aita bezala mugako aduanetan hasi zen, bai eta kapitain izatera iritsi ere.
 
Mugako Aduanetako kapitaina izateaz gain, [[Louis Lucien Bonaparte]] printzeak euskararen ikerketarako hautatu zituen lankideetarik gorenetakoa zen, eta berari eskatu zion [[Biblia]] osoaren itzulpena, [[1859]]. urtean hasi eta [[1865]].ean argitaratua. Era berean, euskara-frantses hiztegia egiten hasi zen, aurreko burubide bera eraman zuelarik. Honetarako, euskarazko liburu anitz irakurri behar izan zituen, hitzetara ez ezik, esaldietara ere zaletu zelarik. Irakurketa hauen artean [[Agustin Kardaberaz]]en ''Aita San Ignacioren Egercicioen gañean afectoac'' liburua dugu. Liburu hori [[gipuzkera]]tik [[lapurtera]]ra bihurtu eta [[1856]]an argitaratu zuen ''Liburu Ederra'' izenburuarekin. Handik bi urtera, bere lanik ezagunenetakotzat geldituko zen ''Laborantzazko liburua'' idatzi zuen, Bonaparte printzeak eskaturik.