Koral: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 85.85.3.141 wikilariaren aldaketak ezabatuz, PereBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
'''Koralak''' ''[[Cnidaria]]'' banaketa eta ''[[Anthozoa ]]'' klasean sailkatutako [[animalia]] txikiak dira.
 
Koral bezala ezagutzen den animalia ez da milimetro gutxi batzuetako diametroa duen [[polipo ]] bat besterik. Itsasoan disolbatutako kaltzioa bere ehunetan finkatzeko abildadea du, eta, honela, hain bereizgarri egiten duten egiturak osatuz.
 
Korala eta bere kaltziozko egitura, zuriak dira. Hartzen dituzten kolore ezberdinak, polipoekin [[sinbiosi]]an bizi diren [[mikroalga]] batzuen eraginagatik da. Alga hauek, [[zooxantela]] izena hartzen dute. Arrazoi honegatik, koralak oso ur gardenak behar ditu garatzeko, zooxantela izeneko algek fotosintesia[[fotosintesi]]a egin dezaten.
 
Koralak, animalia haragijaleak dira. Euren oinarrizko janaria [[zooplankton]]a izaten da. Ugalketari dagokionez, ugalketa sexuala dute koraletako batzuk, eta besteek, asexuala. Gainera, espezie batzuetan, bi motak ematen dira. Zelula sexualak itsasora bidaliak izaten dira, guztiak batera, ilargiaren faseak edo itsasaldiak jarraituz. Ernalkuntza, kanpoan gertatzen da, eta hain ugaria da, ze urak tindatzen ditu. Arrautza asko, arrainen janari izaten dira, baina, hainbeste jartzen dituztenez, gehienek bizirik jarraitzen dute.