Sebastian Gonzalez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
30. lerroa:
2009ko abenduaren 8an [[Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia|lau eta erdiko]] finala irabazi zuen [[Juan Martinez de Irujo]]ren aurka.<ref>[http://www.berria.info/albisteak/37844/Sebastian_Gonzalez_txapeldun.htm «Sebastian Gonzalez txapeldun»], ''Berria'', 2009-12-08.</ref> 2010eko maiatzean, beste bost urterako berritu zuen kontratua Asperekin.<ref>{{es}} [http://pelota.elcorreo.com/pelota/2010-05-20/aspe-renueva-gonzalez-cinco-201005201648.html «Aspe renueva a González por cinco años y a Retegi BI por dos»], ''El Correo'', 2010-05-20.</ref>
 
Polemika handiak sortu ditu bere pilotari ibilbidean eta harreman gorabeheratsua izan du bere enpresarekin eta beste pilotari batzuekin. 2007an, [[Olaizola II.a]] kirolaritzat «harroputza» zela adierazi zuen, haren aurka jokatzekoa zen [[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|buruz buruzko txapelketa nagusiko]] finalerdietako partidaren aurretik.<ref>{{es}} [http://www.elcorreo.com/vizcaya/prensa/20070601/deportes/olaizola-chulo-fronton_20070601.html «Olaizola es un chulo en el frontón»], ''El Correo'', 2007-06-01.</ref> 2011n2011ren bukaeran, 2012ko [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia|binakako txapelketa nagusitik]] kanpora utzi zuen Aspek, aurreko bi urteetan Gonzalezek joko maila eskasa izan zuelako,<ref>{{es}} Tino REY: [http://pelota.elcorreo.com/pelota/2011-08-01/gonzalez-prosigue-inmerso-tunel-20110801.html «González prosigue inmerso en el túnel después de dos años sin levantar cabeza»], ''El Correo'', 2011-08-01.</ref> eta Gonzalezek enpresari gogor aurpegiratu zion bere ordez bera baino askoz curriculum apalagoko pilotari bat ([[Aritz Lasa]]) sartu zuela txapelketan.<ref>{{es}} [http://osasunista.net/2013/05/22/dos-meses-de-sancion-para-sebastian-gonzalez/ «Dos meses de sanción para Sebastián González»], ''Osasunista.net'', 2013-05-22.</ref> Pilotako agintariei [[Ipar Euskal Herri]]ko pilotarien aurka dihardutela aurpegiratu zien azkaindarrak,<ref>[http://www.kazeta.info/kirolak/sebastien-gonzalez-biziki-haserre-da-binazkako-xapelketatik-haren-baztertzea-dela-eta «Sébastien Gonzalez biziki haserre da binazkako xapelketatik haren baztertzea dela-eta»], ''Kazeta.info'', 2011-12-15.</ref> eta haren jaioterriko [[auzapez]]ak Aspe enpresari boikot egitera deitu zuen.<ref>{{fr}} [http://www.eitb.com/fr/sports/pelote/detail/794666/sebastien-gonzalez-ecarte-appel-au-boycott-pays-basque-nord/ «Sébastien Gonzalez écarté, appel au boycott en Pays Basque nord»], ''EITB.com'', 2011-12-14.</ref> Egun batzuk geroago, Sebastianek barkamena eskatu zien gainerako pilotariei eta bere enpresari.<ref>{{es}} [http://www.eitb.com/es/deportes/pelota/detalle/798872/gonzalez-pide-perdon-pelotaris-empresa/ «González pide perdón a los pelotaris y a la empresa»], ''EITB.com'', 2011-12-20.</ref>
 
2012. urtea ere ez zuen batere ona izan: afera hark eragin zion, eta hilabete eta erdi egon zen jokatu gabe urte hasieran. Enpresak ezarritako zigorraren kutsua zuen. Buruz burukoan arnasa pixka bat berreskuratu zuen. Lehenbizi [[Mikel Urrutikoetxea|Urrutikoetxeari]] irabazi zion (22-17), gero [[Merino II.a]]ri (22-14), eta azkenik [[Bengoetxea VI.a]]k kanporatu zuen, final-laurdenetan (22-7). Ez zuen ibilbide txarra izan, eta txapelketako ezusteetako bat izan zen. Gero, ordea, udako lehen torneoetatik kanpo gelditu zen. Ekainaren bukaeran eta uztailaren hasieran maila oneko lau partida irabazi zituen jarraian, baina udan, oro har, galduriko partidak irabazitakoak baino gehiago izan zituen. Joko gutxi, eta zorte txarra ere bai, abuztu erdialdean orkatila bihurritu baitzuen. Gonzalezek urte osoan esan zuen min txikiak izan zituela. [[Xala]]ren lesioak eta [[Juan Martinez de Irujo|Irujoren]] apendizitisak Lekeitioko eta [[San Mateo jaietako torneoa|Logroñoko]] torneoetako ateak ireki zizkion. Enpresak Gonzalezengan ustea izaten jarraitzen zuen seinale: enpresako laugarren aurrelaria zen. Bi torneoetan hiru partida jokatu zituen, eta hirurak galdu. Maila txarrik eman gabe, baina emaitzak ez zituen lagun izan. Irailerako, urtea bukatu zain zegoen: «Urtea buka dadin desiratzen ari naiz, nire ibilbideko txarrena izan da. 2013a hobea izatea espero dut». [[Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia|Lau eta erdikoan]] zuen Gonzalezek urtea zuzentzeko aukera. Sukarrak, baina, Urrutikoetxearen aurkako partida atzeratzera behartu zuen, eta eguna heldutakoan ez zen sasoi betean aritu: 22-11 galdu zuen, oso irudi txarra emanda. 35 urte zituen, eta, 2015eko martxorainoko kontratua zuen arren, askok zioten bere onenak emanak zituela.<ref>Imanol MAGRO: [http://paperekoa.berria.info/kirola/2012-10-17/032/001/2013aren_irrikan.htm «2013aren irrikan»], ''Berria'', 2012-10-17.</ref>