Sebastian Gonzalez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
20. lerroa:
}}
 
'''Sebastian Gonzalez''' —izen-deitura ofizialak, frantsesez: '''Sébastien González'''—, [[pilota]] arloan '''Gonzalez''' deituraz ezaguna ([[Donibane Lohizune]], Lapurdi, [[1977]]ko [[irailaren 12]]a) [[esku pilota|esku huskako pilotari]] profesionala da, aurrelaria, [[Aspe enpresa]]koa. Estatistika ofizialen arabera, 1,87 metro luze da, eta 87 kg pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida [[1998]]ko [[abenduaren 4]]an jokatu zuen, Azkaineko pilotalekuan. Indar handiko ezkertia da. 2009ko [[Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia|lau eta erdiko txapelketa]] eta 2010eko [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia|binakako txapeldunordetza]] ditu bere kirol lorpenik nabarmenenak. Horrez gainera, 1997an munduko txapeldun izan zen trinketean, 22 urteurtez azpikoen mailan; 1998an, munduko txapelduna Mexikon; eta 2000n [[Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa|bigarren mailako buruz buruko txapelduna]].
 
Talogintzako enpresa bat du 2013ko udaz geroztik.<ref name=JonOrmazabal20131107>{{es}} Jon ORMAZABAL: [http://gara.naiz.info/paperezkoa/20131107/431688/es/Aspe-Gonzalez-acuerdan-juzgado-no-ir-juicio «Aspe y Gonzalez acuerdan en el juzgado no ir a juicio»], ''Naiz'', 2013-11-07.</ref> Corinne andregaiarekin bizi da, eta 2006an jaiotako seme bat dute, Oihan.<ref name=IrujoMakina20091214>{{es}} [http://pelota.elcorreo.com/pelota/2009-12-14/gonzalez-irujo-maquina-1036.html «González: "Irujo es una máquina"»], ''El Correo'', 2009-12-14.</ref><ref>{{es}} [http://www.diariovasco.com/pg060430/prensa/noticias/Deportes/200604/30/DVA-SUB-366.html «Gonzalez fue padre el viernes»], ''Diario Vasco'', 2006-04-30.</ref>