The Omen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Film infotaula oinarria | izena = The Omen | izenburu originala = The Omen | izenburua euskaraz = Iragarpena | urtea = 1976 | estreinaldia = 1976ko ekainaren 6a | g...
(Ez dago alderik)

14:13, 18 azaroa 2013ko berrikusketa

The Omen (euskaraz Iragarpena) 1976ko Richard Donner estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Bertan, Gregory Peck, Lee Remick, David Warner eta Billie Whitelaw aktoreek anteztu zuten.

Argumentua

Kathy Thornek (Lee Remick) hildako haurtxo bat erditzen duenean, haren senarra Robertek (Gregory Peck) egia ezkutatu egiten dio eta emazteak jakin gabe hildako haurra haur umezurtz batengantik ordezkatzen du, hauren jatorriko satanikoaz ezertxo ere jakin gabe, betiere semetxo bat izateko pozaz. Thorntarrentzat izuikara haurraren 5. urtebetetzean ustekabean umezainak (Freda Dowie) bere buruaz beste egiten denean hasiko da, umezain berri bat ekarriko dutelarik (Holly Palance). Aita Brennan apaizak (Patrick Troughton) Roberti etxean daukan arriskuaz ohartaraztuko dio, baina apaiza ezustean istripu bitxi eta beldurgarri batean hilko da. Roberten inguruan jazotako heriotz misteriotsu kopuru handiaren ondorioz, azkenean Antikristoa adoptatu duela ohartaraziko du, eta iragarpen izugarria bete ez dadin bere semeordea hil beharko duela ere jabetuko da.

Aktoreak

Soinu Banda

Filmaren soinu banda Jerry Goldsmith musikagileak konposatu zuen, bertako doinu beldurgarri eta ezagunena Ave Satani abestia delarik. Soinu banda osoa honako doinuek osatu zuten:

  1. "Ave Satani" – 2:32
  2. "New Ambassador" – 2:33
  3. "Killer's Storm" – 2:51
  4. "Sad Message" – 1:42
  5. "Demise of Mrs. Baylock" – 2:52
  6. "Don't Let Him" – 2:48
  7. "Piper Dreams" – 2:39
  8. "Fall" – 3:42
  9. "Safari Park" – 2:04
  10. "Dog's Attack" – 5:50
  11. "Homecoming" – 2:43
  12. "Altar" – 2:00

Kanpo loturak