Renaud de Châtillon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
[[Imad al-Din]] arabiar kronikariak honela deskribatu zuen Renaud de Châtillonen heriotza (arabiar kroniketan Renaud, Arnat izenez deitua da):
 
:''Salah al-Dinek Guy de Lusignan erregea bere albora gonbidatu zuen, Arnat dendara sartzean, Salah al-Dinek erregearen aldamenean jarriarazi eta bere gaiztakeriak oroituarazi zizkion: "Zenbat aldiz hitza eman eta hautsi duk, errespetatu ez dituan zenbat akordio sinatu dituk!" Arnatek bere itzultzaileari hau erantzun zezan agindu zion: "Errege guztiek honela jokatu izan dute. Haiek egin ez dutenik ez dut nik egin." Bienbitartean, Guy egarriz aspereneka, burua mozkor baten moduan atzera-aurreratuz eta bere aurpegiak sekulako izua erakusten zuela zegoen. Salah al-Dinek hari hitz lasaigarriak zuzenduzizkion etazuzendu, ur izoztua eman ziezaioten agindu, eta Guyri edateko eskeinizeskeini zion. Erregeak edan eta ondoren gainontzeko ura Arnati eman zion, Arnatek ere ur hartatik ednedan zuelarik. Orduan sultanak Guyri honakoa esan zion: "Arnati ura eskeintzeko baimenik ez didak eskatu. Ez nauk, hortaz, hari mesede hori emateko derrigortua. Hitz horiek aipatu ostean, sultana dendatik atera, zaldi gainean jezarri eta urrundu egin zen, presoak erbatharen hitzekin erabat izuturik utziz. Sultanak bere gudarosteak ikuskatu eta dendara itzuli zen. Jada bertan, Arnat bere aurrera ekar zezaten agindu zuen, harengana ezpata eskuan zuela aurreratu eta bapatean lepoa eta omoplatoaren artean ezpata-kolpea eman zion. Arnat seko hilda lurrera erori zen, morroiek lepoa ebaki eta haren gorpua hanketatik tiraka erregearen oinetan laga zuten, erregea dardarka hasi zen. Salah al-Dinek erregea hain ikaratua ikusita, ahots lasaigarriz honakoa esan zion: "Gizon hau gaiztoa eta zitala izateagatik hil da.''"<ref>Amin Maalouf (2005). Las cruzadas vistas por los árabes. Madrid: Alianza Editorial; 270-271. orr.</ref>
 
Guyri bizia barkatu zitzaion. [[Damasko]]n denbora batez preso egon ondoren, egoera onean zegoela askatasunean laga zuten.