Renaud de Châtillon: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Reynald of Chatillon lotu du, Wikidataren arabera. |
No edit summary |
||
1. lerroa:
[[Fitxategi:IRHT 063503-p.jpg|thumb|alt=|Renaud de Châtillon]]
'''Renaud de Châtillon''' Frantses buruzagi militarra ([[Châtillon-sur-Loing]], ? - [[Hattin]], [[Siria]], [[1187]]). [[Gurutzadak|Gurutzadetako]] kristau militar nagusietako bat izan zen 1147-1187 bitartean. [[Antiokia]]ko printzea izan zen 1153-1160 urteetan, hango printzesarekin ezkondurik. [[Armeniar]]ren, [[bizantziar]]ren eta musulmanen aurka borrokatu zen. Haiek preso eduki zuten 1160-1177 bitartean. Ondoren Jordan ibaiaren haranzko lurretako jaun izan zen. Musulmanen karabanei eraso asko egin zizkien hurrengo urteetan. [[Tiberiadesko gudua]]n berriro preso hartu zuten [[musulman]]ek, oraingoan [[Guy de Lusignan]]ekin batera, eta [[1187]]an [[Saladino]]k bere eskuz eta gaiztoa izateagatik hilarazi zuen
[[Imad al-Din]] arabiar kronikariak honela deskribatu zuen Renaud de Châtillonen heriotza (arabiar kroniketan Renaud, Arnat izenez deitua da):
:''Salah al-Dinek Guy de Lusignan erregea bere albora gonbidatu zuen, Arnat dendara sartzean, Salah al-Dinek erregean aldamenean jarri eta bere gaiztakeriak oroituarazi zizkion: "Zenbat aldiz hitza eman eta hautsi duk, errespetatu ez dituan zenbat akordio sinatu dituk!" Arnatek bere itzultzaileari hau erantzun zezan agindu zion: "Errege guztiak honela jokatu izan dute. Haiek egin ez dutenik ez dut nik egin." Bienbitartean, Guy egarriz aspereneka, burua mozkor baten moduan atzera-aurreratuz eta bere aurpegiak sekulako izua erakusten zuela zegoen. Salah al-Dinek hitz lasaigarriak zuzenduzizkion eta ur izoztua eman ziezaioten agindu, Guyri edateko eskeiniz. Erregeak edan eta ondoren gainontzeko ura Arnati eman zion, Arnatek ere ur hartatik edn zuelarik. Orduan sultanak Guyri honakoa esan zion: "Arnati ura eskeintzeko baimenik ez didak eskatu. Ez nauk, hortaz, hari mesede hori emateko derrigortua. Hitz horiek aipatu ostean, sultana dendatik atera, zaldi gainean jezarri eta urrundu egin zen, presoak erbat izuturik utziz. Sultanak bere gudarosteak ikuskatu eta dendara itzuli zen. Jada bertan, Arnat bere aurrera ekar zezaten agindu zuen, harengana ezpata eskuan zuela aurreratu eta bapatean lepoa eta omoplatoaren artean ezpata-kolpea eman zion. Arnat seko hilda lurrera erori zen, morroiek lepoa ebaki eta haren gorpua hanketatik tiraka erregearen oinetan laga zuten, erregea dardarka hasi zen. Salah al-Dinek erregea hain ikaratua ikusita, ahots lasaigarriz honakoa esan zion: "Gizon hau gaiztoa eta zitala izateagatik hil da.''"<ref>Amin Maalouf (2005). Las cruzadas vistas por los árabes. Madrid: Alianza Editorial; 270-271. orr.</ref>
Al rey Guido se le perdonó la vida. Estuvo prisionero en Damasco durante un tiempo, y luego se le dejó en libertad.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
|