Anjou: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Informazioa gehitu
3. lerroa:
 
== Historia ==
Zelta herriek jendeztatua, erromatarrek eta frankoek konkistatu zuten hurrenez hurren. [[880]] inguruan [[konderri]] bilakatuta, [[X. mendea]]n [[karolingiar]] erresuma desegitean burujabetasuna lortu zuen. [[XI. mendea|XI.]] eta [[XII. mende]]etan zehar [[Frantzia]]ko printzerri nagusienetariko bat izan zen. [[XII. mende]]an, [[Ingalaterra]]ko koroarekiko loturak estutu ([[Godofredo V.a Plantagenet]] Mathilde[[Matilde Ingalaterrakoa|Matilde Ingalaterrako]] [[Ingalaterrako errege-erreginen zerrenda|erreginarekin]] ezkondu zen) eta [[Normandiako dukerria]] hartu zuen. Henrike II.a aurrekoen semea Ingalaterrako errege izendatu zuten eta Ingalaterrako koroak Frantziako mendebaldean eta Euskal Herriko iparraldean ([[Lapurdi]] eta [[Zuberoa]]) zuen eragina guztiz bizkortu zen, Anjou etxeko kondeen bidez betiere. Anjouko II. dinastia sortu zuen Karlos I.ak lurrak zabaldu zituen Proventza (ezkontzaren bidez) eta Napoli erreinura (1266). [[1204]]tik aurrera [[Frantzia]]ko erregeen eragina nabaria da eta [[1360]]an [[dukerri]] bilakatu zen. [[1481]]ean [[Frantzia]]ko koroari lotu zioten. Ondoren, hainbat printzek eraman zuten Anjouko duke titulua (Henrike III.ak, François Anjoukoak eta Filipe V.a Espainiakoak, besteren artean). [[1790]]ean [[Frantziako Iraultza]]k departamenduak sortu zituenean desagertu zen.
 
{{Coord|47|28|N|0|33|W|type:adm1st_region:FR|display=title}}