Bizantziar artea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
3. lerroa:
 
== Artea eta arkitektura ==
Bizantziar arkitekturako arlo jorratuena erlijiozkoa zen, hau da, elizak eta monasterioak. Bizantziar elizen barruko mosaikoak eta pinturak ez ziren ez apaingarri hutsak ez helburu didaktiko hutsez eginak ere. Dekorazioak jainkoaren erreinuaren distira adierazi behar zuen, batetik, eta liturgia ospatzeko giro egokia eskaini, bestetik. Dekorazioak aparteko garrantzia zuen bizantziar arkitekturan, barrualdeak sortzeko asmatua baitzen. Mosaikoez, margoez eta gur egiteko gauzez betea zegoen barrualdea, eliztarren arreta haietara erakartzeko. Bizantziar mosaikoetan eta pinturetan arketipoen arabera irudikatu zen gizakia. Proportzioak eta formak aldez aurretik erabakitzen ziren, arau finko batzuen arabera. Mosaikoak eta ikonoak egiteko prozedurak, batetik, eta erabili beharreko kanonek, bestetik, zehaztasunez definitzen zuten margolanaren nolakotasuna, eta baziren gainera pintoreentzako gida bereziak. Gorputzak bederatzi bururen altuera izan behar zuen eta hirurena gorputz enborrak. Aurpegiak hiretan zatitua egon behar zuen, eta sudurraren luzera hartzen zen banakotzat. Irudiak, beraz, erabateko perfektutasuna adierazi behar zuen. Oso margo distiratsuak erabili ziren. Mosaikoen koloreek ez dute errealitatea erakutsi nahi, begiralea hunkitu baizik. Ez dago itzalik, eta argi-itzalak arropa zimurren efektua egiteko eta gorputzei bolumena emateko erabiltzen dira, baina ez dute argiaren norabide bakarraren logika betetzen. Hondo urrezkoek irudiaren eta arkitekturaren arteko muga markatzen dute, eta argitasun gutxi dagoenean irudia nabarmentzen dute. Elizako ikonografia Pantokratorraren edo Ama Birjinaren inguruan antolatzen zen. Kupulan edo absidearen sakongunean irudikatzen ziren hauek, absidean, Pantokratorraren aldamenean, aingeruak edo profetak irudikatzen ziren eta erdiko kupulako petxinetan berriz, lau ebanjelariak. Erlijio gaiak ez ezik gai profanoak ere irudikatu ziren, San Vitaleko mosaikoetan, adibidez. Gai horiek, eta orobat landare edo lerro hutsezko dekorazio geometrikoa, ikonoklasten aroan zabaldu ziren batez ere.
 
== Mosaikoa ==