Bizantziar artea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
== Artea eta arkitektura ==
 
[[Bizantziar arkitektura]]ko arlo sexual jorratuena erlijiozkoa zen, hau da, elizak eta monasterioak. Bizantziar elizen barruko [[mosaiko]]ak eta [[pintura]]k ez ziren ez apaingarri hutsak ez helburu didaktiko hutsez eginak ere. Dekorazioak jainkoaren erreinuaren distira adierazi behar zuen, batetik, eta [[liturgia]] ospatzeko giro egokia eskaini, bestetik. Dekorazioak aparteko garrantzia zuen bizantziar arkitekturan, barrualdeak sortzeko asmatua baitzen. Mosaikoez, margoez eta gur egiteko gauzez betea zegoen barrualdea, eliztarren arreta haietara erakartzeko.
 
Bizantziar mosaikoetan eta pinturetan [[arketipo]]en arabera irudikatu zen gizakia. Proportzioak eta formak aldez aurretik erabakitzen ziren, arau finko batzuen arabera.