Kronikagile: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa:
== Indietako kronikagileak ==
 
Europarrek [[Amerikaren aurkikuntza|Amerika]] deskubritu ondoren, '''Indietako kronikagile''' deituak izan zirenen kontakizunakobrak eman ziren ezagutzera: bertako geografiaren eta [[indigena]] amerikarren bizimoduaren berri ematen zuten, [[Cristóbal Colón]] berarengandik hasita, haren seme [[Hernando Colón|Hernando]], [[Américo Vespucio]]ren gutun ospetsua eta hainbat [[deskubritzaile]] eta [[konkistatzaile]] gehiego, hala nola [[Hernán Cortés]]. Idazki hauen izaera [[zuritzailea]] oso argia da. [[Bartolomé de las Casas]]en ekarpena (''Brevísima relación de la destrucción de las Indias''), erabat ezberdina, hain izan zen garrantzizkoa eze [[Junta de Valladolid]] delakoa sorrarazi baitzuen, non [[Juan Ginés de Sepúlveda]]k erantzun zion; bai eta [[Leienda beltza] delakoari ere, Europa osoan barrena hedatu baitzen Espainiaren aurkaku propaganda modura. Indigenen ikuspegia, beren dokumentuak eta kultura materiala arpilatuta eta suntsituta ikusi baitzituzten, salbuespen bakanetan baino ez zen jaso, hala nola [[Felipe Guamán Poma de Ayala]] inkaren kasuan.
 
Ofizialki '''Indietako kronikagile''' kargua [[Pedro Mártir de Anglería]]k bildutako dokumentazioarekin hasten da. XVIII. mendean instituzio hau bat egiten da [[Real Academia de la Historia]] eta [[Archivo General de Indias]]en sorrerarekin.