Donemiliagako glosak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
23. lerroa:
Halaber, euskarazko hitz batzuk bere horretan ezezagunak dira. Bi azalbide eman zaizkio ''izioki'' delakoari, betiere aditz partizipio bat dela jakintzat emanda: batetik, ''izio'' 'piztu' aditzarekin lotu da, baina hau ez dator latinezko testuko ezerekin bat; bestetik, glosako <z> gaurko <tz>ren ordez balego, baliteke Leizarragak darabilen ''itzeuki'' '-tzat hartu' aditzarekin lotuta egotea. Bigarren glosako ''aiutu''-k geroago bizkaieraz ondo xamar lekukotzen den ''adiutu'' (''aiotu, aiutu'') 'egoki' adjektiboa dakar gogora; horrela balitz, ''aiutu dugu'' ''maite dugu'' egituraren antzekoa litzateke.
 
Glosagilea jatorrizjatorriari nongoa zen jakin nahiko genuke.buruz, Menéndez Pidalek suposatu zuen nafarra behar zuela izan, eta ez errioxarra, ''dugu'' erabili zuenez gero, [[Mendebaldeko euskalkia|Mendebaldeko]] ''dogu''-ren ordez. Alabaina, Mitxelenak gogoratu bezala, ''dut'' erako formak [[Arabako euskara]]n ere lekukotzen direnez ([[Nicolao Landuchio|Landucci]]ren hiztegian, adibidez), baliteke testua Errioxakoa bertakoa izatea. Ezaguna denez, euskarak gutxienez XIII. mendera arte iraun zuen Errioxako zenbait alderditan, [[Ojacastro]]n adibidez, eta ugari dira [[toponimia]]n [[euskara]]zko terminoak, garai batean [[Errioxa Garaia]] euskara-erromantze mugan zegoen seinale<ref>[http://hispanismo.cervantes.es/documentos/echenique.pdf Maria Teresa Etxenike: ''La lengua vasca y el estudio de su historia'']</ref>.
 
Oharpen txiki bi hauek epigrafiazkoak ez diren lehendabiziko [[euskara]]z idatzizko lekuko ezagunak dira.