Donemiliagako glosak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
19. lerroa:
 
Bigarren glosari dagokionez, hasiera batean latinezko ''ne... nos... precipitemur'' eta haren erromantzezko glosa ''nos non kaigamus''ekin lotu bazen ere<ref name = "menendez">[[Ramón Menéndez Pidal]], ''"Orígenes del español"'' (3. ed.), [[Madril]],
[[1950]], 3-9. orr. [http://www.lacasadejara.org/nuestro_idioma/glosas0.html Online]</ref>, euskaldunoneuskal filologoen iritzian egiantzekoagoa da goian aipatutakoa izatea.
 
Halaber, euskarazko hitz batzuk bere horretan ezezagunak dira. Bi azalbide eman zaizkio ''izioki'' delakoari, betiere aditz partizipio bat dela jakintzat emanda: batetik, ''izio'' 'piztu' aditzarekin lotu da, baina hau ez dator latinezko testuko ezerekin bat; bestetik, glosako <z> gaurko <tz>ren ordez balego, baliteke Leizarragak darabilen ''itzeuki'' '-tzat hartu' aditzarekin lotuta egotea. Bigarren glosako ''aiutu''-k geroago bizkaieraz ondo xamar lekukotzen den ''adiutu'' (''aiotu, aiutu'') 'egoki' adjektiboa dakar gogora; horrela balitz, ''aiutu dugu'' ''maite dugu'' bezalako egituren antzekoa litzateke.