100 metroko lasterketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
Beste korrikalari oso ezagunak izan dira historian alor honetan: gizonezkoetan [[Jesse Owens]], [[Jim Hines]], [[Silvio Leonard]] kubatarra, [[Valery Borzov]] errusiarra, [[Don Quarrie]] jamaikarra, hala nola [[Carl Lewis]], [[Calvin Smith]], [[Ben Johnson]], [[Tyson Gay]] edo [[Asafa Powell]]; emakumezkoetan [[Wilma Rudolph]], [[Evelyn Ashford]], [[Marita Koch]], [[Marlies Göhr]], [[Merlene Ottey]] edo [[Gail Devers]], besteak beste.
 
100 metroko lasterketaren helburua oztoporik gabeko 100 metro ahalik eta azkarren egitea da. Nagusiki, abiadurako lasterketen artean garrantzitsuena bezala hartzen da. Atleta onenek 10 segundoko denboran egiten dute, 37km/h bataz besteko abiaduraz eta 45 oinkadetan.
Olinpiar Jokoetako programan sarturik dago gizonezkoentzat lehenengoz ospatu zirenetik, eta emakumezkoentzat 1928.eko Amsterdameko Olinpiar Jokoak ospatu zirenetik.
Froga honetan errekorra duten atletak, gizonezkoen mailan, Usain Bolt da 9'58 segundorekin, eta emakumezkoen artean Florence Griffith Joyner da 10'49 segundoko markarekin.
==Historia.==
Gizonezkoen artean 100 metro lauetako froga Atenasen 1896.ean ospatu ziren aro modernoko lehen Olinpiar Jokoen programaren parte izan zen. Emakumezkoak ez ziren froga honetan lehiatuko 1928an Amsterdamen Olinpiar Jokoak ospatu ziren arte.
Lehenengo Joko horietan errauts eta ikatzez osatutako pista batean lehiatu ziren. Irteerako posizioa librea zen eta atleta bakoitzak bere ustez hoberena zen posizioa hartzen zuen. Lasterketa honetan [[Thomas Burke]] estatubatuarra irabazle atera zen; eskuak pistan finkatu eta lurrera hobeto eusteko zulotxo batzuk egin zituen atleta bakarra izan zen.
1912an, Nazioarteko Atletismo Federazioen ([[IAAF]]) sorkuntzarekin batera, froga honen lehenengo mundu errekorra dokumentatu zen, [[Donald Lippincott]]en eskutik; 10'6 segundotako marka egin zuen Estokolmoko pista olinpikoan.
1928an [[George Breshnahan]] eta [[William Tuttle]] Ipar Amerikarrek irteera takoak asmatu zituzten, eta horrela irteerako euskarria eta bultzada hobetu zen. Hauek asmatu arte, errautsezko pistan zulotxo batzuk egiten ziren non oinak sartzen ziren. Hala ere, IAAF-ek ez zituen irteerako takoak 1937. urtera arte onartu.
1938an IAAFek 2m/s-ko aldeko haizea jarri zuen muga bezala lasterketaren marka balioztatzeko.
1968ko ekainaren 20an, Sakramenton, Mexikoko Olinpiar Jokoetan lehiatu behar zuen Estatu Batuetako taldea aukeratzeko frogetan, [[Jim Hines]], [[Ronnie Ray Smith]] eta [[Charles Greene]] historian lehenengo aldiz 10 segundotatik jaistea lortu zuten froga honetan, muduko errekorra 9'9 segundotan finkatuz.
1977ko urtarrilaren 1ean, IAAFek eskuzko kronometrajea alde batera utzi zuen, 1932tik kronometraje elektronikoarekin batera erabiltzen zena. Ondorioz, edozein erregistrok balio ofiziala izan ahal izateko elektronikoki hartua izan behar zuen.
 
 
 
 
==Irteera.==
Frogaren hasieran, atleta batzuk truku psikologikoak erabiltzen dituzte, irteera takoetan azkenekoa finkatzea bezala. Intimidazio zuzenagoren bat kirol sentipen eza bezala hartzen da. Irteera arbitroak korrikalariak irteera takoetan mantenduko ditu 2 segundotako denbora ezin jakin batean, ondoren tiro egingo du.
===Erreakzio denbora.===
Tiroaren eta irteera takoetarik ematen den lehen oinkadaren artean pasatzen den denbora, pistolan dauden sentsore elektronikoen bidez neurtzen da.
Edozein denbora 0'1 segundoetatik beherakoa izatean irteera nulua bezala hartuko da ( “irteera ehiztatzea” deitzen zaio). Erregela hau martxan jarri zen tiroaren soinua airean zabaltzeko behar duen denbora, korrikalarien belarrietara ailegatzeko behar den denbora eta gizakion soinuarekiko erreakzio denbora kontuan hartuta.
===Irteera nuluak edo balio gabezkoak===
Urte askotan zehar, 2 irteera nuluren arduraduna zen korrikalaria deskalifikatu egiten zen. Honen ondorioz, irteeraren errepikapenak mugagabeak ziren, honek atletek kontzentrazioa galtzea eragiten zuen. Gaur egun, ordea, irteera nulua egiten duen atleta segituan lasterketatik kanpo geratuko da.
==Baldintza klimatikoak==
Baldintza klimatikoek eragin handia dute froga honen garapenean. Irteeratik helmugarainoko norabidea duen haizeak (buztan haizea) oso onuragarria da korrikalarientzat, baina helmugatik irteera takoetarantz doan haizeak (buruko haizea) korrikalariei kontra egiten die. Hori dela eta, onartzen den gehiegizko buztan haizea 2 m/s da. Haizearen kontrako erresistentziak modu garrantzitsu batean eragiten du frogan. Hortaz, abiadura-lasterkariek denbora marka hobeak egiten dituzte zonalde garaietan, non airearen gaineko erresistentzia txikiagoa den.