«Alejandro Amenábar»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
| heriotza herrialdea =
| bikote kidea =
| lanak = ''[[Tesis (filma)|Tesis]]''</br>''[[Abre los ojos]]''<br />''[[Los Otros]]''</br>''[[Mar Adentro]]''</br>''[[Agora (filma)|Agora]]''
| sariak =
| webgunea = http://www.amenabar.com/ www.amenabar.com
 
== Bizitza ==
Bere familiak [[Madril]]a alde egin zuen Pinochetek estatu kolpea eman baino lehentxeago. Irudi eta soinu ikasketak hasi zituen Informazio Zientzietako Fakultatean, baina zinemaren munduan sartu zen buru-belarri eta ez zituen ikasketa haiek amaitu. ''La cabeza'' (1991) filmak Zinemagile Amateurren Elkarte Independentearen saria jaso zuen; gero ''Himenóptero'' ([[1992]]) film ertainarekin [[Elx]]eko eta [[Carabanchel]]go jaialdietako sariak irabazi zituen. [[1994]]an ''Antes del beso'' eta ''Soñé que te mataba'' filmetan esku hartu zuen, eta ''Luna'' idatzi eta zuzendu zuen. Azken film horrek [[Luis García Berlanga saria]] jaso zuen. Bere lehenbiziko luzemetraia ''[[Tesis (filma)|Tesis]]'' (1996) izan zen bere lehendabiziko film luzea, ''snuff movies''en gaia erabiltzen duen [[suspense]]ko filma; arrakasta handia izan zuen eta Zinemako [[Goya sari]]etako 7 estatua irabazi zituen. ''Abre los ojos'' bere hurrengo filma ere suspensekoa izan zen, baina aurrekoak baino kutsu psikologiko handiagoa du.
 
== Kanpo loturak ==
128.145

edits