Jodie Foster: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 66 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q41351 orrian
No edit summary
18. lerroa:
'''Jodie Foster''' ([[Los Angeles]], [[1962]]ko [[azaroaren 19]]a -) [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] aktore, [[zinema zuzendari|zuzendari]] eta [[zinema ekoizle]]a da, bitan [[emakumezko aktore onenaren Oscar saria]]ren irabazlea.
 
== Ibilbide artistikoa ==
Txikitan hasi zen Jodie Foster iragarkietan eta filmetan agertzen. Kritikarien txaloa jaso zuen lehen aldiz ''[[Taxi Driver]]'' filmean prostituta nerabearen papera jokatzeagatik; [[emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar sari]]rako izendapena jaso zuen lan horregatik. [[Oscar]] [[1988]]an irabazi zuen lehen aldiz ''[[The Accused]]'' filmarengatik, eta berriro [[1991]]n, ''[[The Silence of the Lambs]]'' filmean Clarice Starling [[FBI]]ko agente gaztearen paperarengatik.
 
Bi urte zituelarik agertu zen lehengo aldiz telebistako iragarkian, Coppertone beltzarantzeko kremarena. Lau urte zituenean, hasi zen telebistako telesailetan agertzen. Denbora pasa ahala, hamahiru urterekin, ordurako bere zinemako paperik onena jokatu zuen, Taxi Driver filmean hain zuzen. Geroztik, Jodie Fosterrek bestelako filmetan parte hartu zuen , esate baterako, The acussed (J. Kaplan 1988, bere lehenengo Oscar), The Silence of the lambs (Jonathan Demme 1991, bere bigarren Oscar), Shadows and fogs (Woody Allen, 1991), Sommersby (J. Amiel, 1992), Nell (M. Apted, 1994), Contact (Robert Zemeckis, 1997), Anna and the King (A. Tennant, 1999) eta La habitación del pánico (David Fincher, 2002) besteak beste.
 
Izugarrizko soldata eskaini zioten Clarice Starlingen papera berriro egiteko, baina, Anthony Hopkinsek egin ez zuen bezala, berak ez zuen onartu halako papera berriro egitea. Lagun batzuen ustez, beldurra ematen ziolako aurreneko filmaren maila ez berdintzea. Eta beste batzuen ustez, filmaren gidoia nahiko latza izaten zelako.
 
Bere antzezpenak nabariak dira, oro har, zirrarazko emakumeen paperak antzezten ditu.
Bestalde, zuzendari gisa ere lan egin du, “little man Tate· 1991ean, izan da lehenengo filma.
90ko hamarkadako azken urteetan, bere lanak gero eta gutxiago izan ziren. Dena dela, berrien artean azpimarratu daitezke, The Beaver (El castor) Mel Gibsonarekin eta Carnage, Roman Polanskirena.
== Filmografia ==
{| class="wikitable"