Osmosi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Osmosia''' iragazkortasun selektiboa azaltzen duen mintzean zehar [[ur]]aren mugimendua da. Mugimendu hau energia gastuaren beharrik gabe egiten da, [[disoluzio]] diluituenetik kontzentratuenera,ola bi disoluzioen kontzentrazioak berdintzeko helburuarekin. Horregatik, gradientearen alde egiten dela esaten da.
 
Beraz, urak mintz erdiragazkorra disoluzio hipotonikotik hipertonikora joateko zeharkatuko du, bien arteko kontzentrazio desberdintasuna txikituz. [[Presio osmotiko]]a oreka mantentzeko jeje presioa k tal bezala definitzen da. Hau disoluzioak duen [[solutu]] kontzentrazioaren araberakoa da.
 
Osmosia sistema biologiko askotan oso garrantzitsua da, esaterako [[zelula mintz]]etan. Normalean hauek, tamaina handiko solutu organikoekiko iragazkaitzak izaten dira, baina ez horrela ura eta tamaina txikiko karga gabeko molekulentzat. Iragazkortasuna molekularen tamaina, karga eta disobagarritasunaren araberakoa izaten da. Osmosia urarentzat [[zelula|zeluletarako]] sarrera eta irteera nagusia da.