Rikardo I.a Ingalaterrakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
33. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Henrike II.a Ingalaterrakoa]]ren eta [[Leonor Akitaniakoa]]ren hirugarren semea zen. [[Oxford]]en (Ingalaterra) jaio arren, gurasoak frantziarrak zituen. Bi anaia bera baino helduagoak ziren, eta horren ondorioz ez zen uste errege izateko aukerarik izango zuenik. Hori zela eta, historialariek pentsatu izan dute behin bere gurasoen arteko harremanak okertzen hasi zirenean, haurtzaroa bere amarekin pasa zuela Akitaniako dukerriko hiriburu zen [[Poitiers]]en, non Leonorrek gorte distiratsu bat eratua zuen. Rikardok oso hezkuntza ona jaso zuen: [[frantses]]a, [[latin]]a eta [[okzitaniera]] idazten eta irakurtzen ikasi zuen. [[Ingeles]]a ordea, garaiko ohiturei jarraikiz, ez zekien ongi.okkk
 
Gorteko finezia guztiak ere ikasi zituen, hala nola, musika kantatzen eta konposatzen eta poema eta kantak idazten baina bestalde, gerrarako ere prestatu zuten.<ref>MACDONALD, Fiona; JAMES, John: ''Gurutzadetara Rikardo Lehoi Bihotzarekin''. Madril: Grupo Anaya, Denboraren makina, 1991. 4-5 orriak.</ref> Hain zuzen ere, izaera oldarkor eta gerrazalea izategatik egingo zen batez ere ezagun.