Rikardo I.a Ingalaterrakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
37. lerroa:
Gorteko finezia guztiak ere ikasi zituen, hala nola, musika kantatzen eta konposatzen eta poema eta kantak idazten baina bestalde, gerrarako ere prestatu zuten.<ref>MACDONALD, Fiona; JAMES, John: ''Gurutzadetara Rikardo Lehoi Bihotzarekin''. Madril: Grupo Anaya, Denboraren makina, 1991. 4-5 orriak.</ref> Hain zuzen ere, izaera oldarkor eta gerrazalea izategatik egingo zen batez ere ezagun.
 
Hamaika urte zituela jaso zuen amarengandik Akitaniako duke titulua. Aitak semeen artean banandu zituen bere menpeko lurraldeak. Rikardori [[Poitouko konderria|Poitou]], [[Périgord]], [[Limousin]] eta [[Gaskonia]] egokitu zitzaizkion. Ondorengo urteetan eraso latzak bideratu zituen duke ingelesak [[Lapurdiko bizkonderria|Lapurdiko bizkondearen]] aurka (1177an bereizi zuen [[Baiona|Baionako hiria]] gainerako Lapurditik eta 1193an geratu ziren Lapurdiko lurrak Akitaniako dukearen mendean. [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako koroaren]] esku geratu ziren, ordea, ordu arte Lapurdiri loturik egon ziren egungo [[Nafarroa Beherea|Nafarroa Behereko lurraldeak]]). ok
 
1173-1174 urteetan aitaren aurka egin zuen, anaiekin batean, eta aitak menderatu zuen Akitaniako lurretan. Barkatu zion aitak eta duke gisa iraun zuen. 1175ean [[Erramun V.a]] [[Okzitania|Okzitaniako]] [[Tolosako konderria|Tolosako kondea]] menderatu zuen. 1183an berriro zapaldu zuen akitaniarrek haren kontra bideraturiko matxinada bat, eta haren ondoren Frantziako Filipe II.a Augustorekin aliatu zen aitaren eta anaien aurka.