Rikardo I.a Ingalaterrakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Link-ak gehitu
53. lerroa:
1194an lortu zuen Ingalaterrara itzultzea eta, gobernua [[Hubert Walter]] [[Canterbury]]ko artzapezpikuaren eskuetan utzirik, anaiari barkamena eman eta [[Normandia]] aldera igaro zen, [[Filipe II.a Frantziakoa|Filipe II.a Augusto Frantziakoak]] kenduriko lurrak berreskuratzeko asmoz. Okzitaniako [[Limousin]] aldeko Châlusko gazteluaren setioan hil zen 1199an. Hilzorian zegoelarik, Ingalaterran ez baino Frantziako [[Fontevraud-l'Abbaye|Fontevraud]] abatetxean ehortz zezaten agindu zuen, bere aita - eta urte batzuk geroago bere ama - bezalaxe. Honek bere eta arbasoen benetazko jatorria Frantzian zegoela sentitzen zuela esan nahi zuen.<ref>Ídem, 4. orria.</ref>
 
Politika eta zaldun egitekoetan nabarmendu zen Rikardo Lehoibihotz, harreman onak izan zituen [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a ''Jakituna'']] eta [[Antso VII.a Azkarra|Antso VII.a ''Azkarra'']]'' ''[[Nafarroako Erreinua|Nafarroako erregeeekin]] eta herriaren aurrean ospe handia izan zuen bizi zela, [[Palestina]]n lorturiko garaipenen oroimenez. Poesia lirikoa zuen gogoko eta trobadoreek heroi bihurtu zuten berehala. Ez zuen seme-alabarik izan eta bere ondorengoa [[Bretainiako dukerria|Bretainiako duke]] zen hamabi urteko iloba [[Arturo Bretainiakoa|Arturok]] izan behar zuen, baina Joan Lurgabeak hau preso hartu eta kartzelaratu egin zuen, 1203an hil zelarik aski zirkunstantzia ilunetan. Joan izan zen azkenik Ingalaterrako errege.
 
== Erreferentziak ==