Rikardo I.a Ingalaterrakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Informazioa gehitu
47. lerroa:
Segituan [[Filipe II.a Frantziakoa]]rekin [[Hirugarren Gurutzada|gurutzada]] egitera joan zen, boterea [[Leonor Akitaniakoa]] amaren esku utzita. Ekialdean, [[Zipre]] eta [[Akre (Israel)|Akre]] hartutakoan, [[Saladin]]ekin bakea sinatu zuen ([[1192]]) kristauei lurralde santuetara joateko ahalmena lortuz.
 
[[Zipre]]n, [[1191]]ko [[maiatzaren 6]]an [[Berengaria Nafarroakoa]]rekin ezkondu zen Rikardo [[Limasol]] hirian, Leonor Akitaniakoak nahi zuen bezala, hala ingelesen menpe zegoen Akitaniaren hegoaldea babestuta geratzeaz gain bere etsai Frantziari presioa egin ahalko zion. Une horretan Rikardok 34 urte zituen, Berengaria berriz 21 eta 26 urte artean aurkitzen zen. Nolanahi ere, historialari batzuen arabera, Rikardo [[homosexual]]a zen, [[sodomia]]ko bekatua egotzi baitzitzaion.
 
Frantziako errege Filipe II.a Augusto Hirugarren Gurutzada hartan ari zen, halaber, baina bertan behera utzi zituen hango guztiak Ingalaterrako erregearekin inola moldatzerik ez zeukala. Frantziara itzuli eta [[Joan Lurgabea|Joan ''Lurgabea''ren]] alde jarri zen, anaiari Ingalaterrako koroa ken ziezaion. 1192an, anaia azpijokoan ari zela jakin orduko, Saladinen aurrean kristauen aldeko hainbat pribilejio lorturik baina [[Jerusalem]] konkistatzeko asmoetan porrot eginda Ingalaterrara itzuli zen Rikardo Lehoibihotz. Bidean preso hartu zuen Leopoldo dukeak [[Viena]] hirian eta, bahitura sari izugarri handi bat ordaintzeaz gainera, omenaldi egin behar izan zion Rikardo Lehoibihotzek [[Henrike VI.a]] [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako enperadoreari]], alegia bere menpean ibili.