Leonor Akitaniakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Link-ak jarri
Ibon U. (eztabaida | ekarpenak)
Link bat jarri
11. lerroa:
[[1152]]ko [[maiatzaren 18]]an [[Ingalaterrako Henrike II.a]]rekin ezkondu zen. Ezkontza horren ondorioz, Akitaniako eta Ingalaterrako lurraldeak batu egin ziren eta Luis VII.aren lurraldeak halako zortzi zituen inperioa osatu zen, [[Plantagenet]] dinastiari hasiera emanez. Senar-emazte biek bost seme eta hiru alaba izan zituzten. Bere senarraren desleialtasunak bultzatuta, hiru semeren errebolta bultzatu zuen beraien aitaren kontra. Altxamendu hori garaitu ostean, Henrike II.ak Leonor atxilotu egin zuen eta giltzapean egon zen [[1189]]ra arte.
 
Henrike II.a hil ondoren, bere seme [[Rikardo I.a Ingalaterrakoa|Rikardo Lehoi Bihotz]] jarri zen agintean. Hau gurutzadetan zela, Leonorrek izan ohi zuen [[Akitania]]ko eta [[Ingalaterra]]ko agintaritza. [[Gurutzadak]] amaitu ondoren, [[Fontevraud-l'Abbaye|Fountevraudeko]] abade-etxera erretiratu zen, baina [[1199]]an berriz atera zen Rikardo hil ondoren erregetza azken honen anaiak ([[Joan Lurgabea]]) har zezan. Hurrengo urtean, 80 urte zituela, [[Gaztela]]ra jo zuen [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa|Alfontso VIII.aren]] eta Leonorren alaben artean Frantziako erregina izango zena aukeratzera ([[Luis VII.a Frantziakoa|Luis VIII.aren]] emazte izango zena, alegia).
 
[[1204]]ko [[apirilaren 1]]ean hil zen eta bere senar Henrike II.aren eta seme Rikardo I.aren ondoan hilobiratu zuten [[Fontevraud-l'Abbaye|Fontevraudeko]] abatetxean ([[Anjou]]).
 
{{Commonskat|Eleanor of Aquitaine}}