Rikardo I.a Ingalaterrakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Informazioa gehitu
51. lerroa:
Frantziako errege Filipe II.a Augusto Hirugarren Gurutzada hartan ari zen, halaber, baina bertan behera utzi zituen hango guztiak Ingalaterrako erregearekin inola moldatzerik ez zeukala. Frantziara itzuli eta [[Joan Lurgabea|Joan ''Lurgabea''ren]] alde jarri zen, anaiari Ingalaterrako koroa ken ziezaion. 1192an, anaia azpijokoan ari zela jakin orduko, Saladinen aurrean kristauen aldeko hainbat pribilejio lorturik baina [[Jerusalem]] konkistatzeko asmoetan porrot eginda Ingalaterrara itzuli zen Rikardo Lehoibihotz. Bidean preso hartu zuen Leopoldo dukeak [[Viena]] hirian eta, bahitura sari izugarri handi bat ordaintzeaz gainera, omenaldi egin behar izan zion Rikardo Lehoibihotzek [[Henrike VI.a]] [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako enperadoreari]], alegia bere menpean ibili.
 
1194an lortu zuen Ingalaterrara itzultzea eta, gobernua [[Hubert Walter]] [[Canterbury]]ko artzapezpikuaren eskuetan utzirik, anaiari barkamena eman eta [[Normandia]] aldera igaro zen, [[Filipe II.a Frantziakoa|Filipe II.a Augusto Frantziakoak]] kenduriko lurrak berreskuratzeko asmoz. Okzitaniako [[Limousin]] aldeko Châlusko gazteluaren setioan hil zen 1199an. Hilzorian zegoelarik, Ingalaterran ez baino Frantziako [[Fontevraud-l'Abbaye|Fontevraud]] abadianabatetxean ehortz zezaten agindu zuen, bere aita - eta urte batzuk geroago bere ama - bezalaxe. Honek bere eta arbasoen benetazko jatorria Frantzian zegoela sentitzen zuela esan nahi zuen.<ref>Ídem, 4. orria.</ref>
 
Politika eta zaldun egitekoetan nabarmendu zen Rikardo Lehoibihotz, harreman onak izan zituen [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a ''Jakituna'']] eta [[Antso VII.a Azkarra|Antso VII.a ''Azkarra'']]'' ''[[Nafarroako Erreinua|Nafarroako erregeeekin]] eta herriaren aurrean ospe handia izan zuen bizi zela, [[Palestina]]n lorturiko garaipenen oroimenez. Poesia lirikoa zuen gogoko eta trobadoreek heroi bihurtu zuten berehala. Ez zuen seme-alabarik izan.