Guns N' Roses: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
19. lerroa:
Diskoetxe garrantzitsu batekin grabatutako lehen lana, ''Appetite for Destruction'', ([[1987]]) mundu osoko arrakasta izan zen. [[1991]]an, gogor ahaleginduta, ''Use Your Illusion I'' eta ''Use Your Illusion II'' plazaratu zituzten. Ondorengo birarekin batera, haien lehen mailako estatusa frogaturik geratu zen. Guztira, munduan zehar 90 miloi album saldu dituzte.
 
Hard rocka urrats bat haratago eraman zuten. [[Glam metal]]a [[1980ko hamarkada]]ko musika-korronte nagusia menderatzen ari zela, Guns N' Rosesek jatorrizko [[rock]]ean oinarritutako estiloa luzatu zuen. Horren ondorioz, zale franko bereganatu zuten, eurena rock benetakoagoa eta garbiagoa zelakoan. Taldearen urrezko urteak [[1987]] eta [[1993]] bitartekoak izan ziren. Hortik aurrera, barenko tirabirek (batik bat [[Slash]] eta [[Axl Rose]]n artekoek) nahiz gehiegizko alkohol eta drogen erabilpenak elkarrekin lan egiteko ahalmena oztopatu, eta, azkenean, galarazi egin zuten. [[Axl Rose]] da egun jatorrizko osakideengandik geratzen den bakarra.
 
== Diskografia ==