Villacorta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: Villacorta Leongo herri txiki bat da. Leongo mendian kokatuta dago. Riaño zingiraren ondoan. Neguan 70 biztanle inguru ditu, baina udan biztanleria biderkatzen da. Abuztuan, 400...
(Ez dago alderik)

18:33, 8 azaroa 2013ko berrikusketa

Villacorta Leongo herri txiki bat da. Leongo mendian kokatuta dago. Riaño zingiraren ondoan. Neguan 70 biztanle inguru ditu, baina udan biztanleria biderkatzen da. Abuztuan, 400 pertsona ingurura heltzen da.

Nahiz eta herri txikia izan, bi auzo nabarmendu daitezke: goiko auzoa eta beheko auzoa. Kaleak estuak dira eta etxeak harrizkoak eta familia bakarrekoak. Herrian zehar hiru plaza aurki ditzakegu eta horietako bitan iturriak daude. Iturrietako ura menditik dator. Herrian ez dago ez dendarik, ezta supermerkaturik eta horrexegatik egunero kamioiak etortzen dira Villacortara janaria saltzera: ogia, okela, arraina, fruituak...

Taberna bat dago bakarrik eta bertan arratsaldero herriko jendea biltzen da. Herria mendiz inguratuta dago. Harizti asko daude. Herri alboan ibai bat dago eta ibai horren tamaina oso handia da, baina ura hotz-hotza dagoenez ez da inor bertan bainatzen ausartzen.

Herriak zenbait meatze dauzka eta antzinean ikatza ateratzen zuten bertatik. Gaur egun itxita dago eta herriko biztanleak duela asko utzi zioten meatzetan lan egiteari.

Kirola eta kultura

Villacortan elkarte kultural bat dago. Han antolatzen dira aktibitate ludikoak: ume, gazte eta adineko pertsonentzat.

Oso herri lasaia da oporrak pasatzeko, naturaren erdian eta giro ezin hobean. Herritik bost minutura futbol zelai bat dago eta bertan Villacorta F.C. taldeak jokatzen du. Herrian nekazal etxe bat dago ere eta urtero pare bat familia joaten dira uda igarotzera.

Villacorta inguruan hainbat herri daude: Valderrueda, Soto, Morgovejo, La Sota... Herri multzo bat osatzen dute herri guztiek.

Jaiak

Udan zehar bi festa antolatzen dira; bata abuztuaren hasieran eta bestea amaieran; lehenengoa erlijiosoa eta baina ez bigarrena.