Azerbaijan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Azerbaijan lotu du, Wikidataren arabera.
No edit summary
40. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Azerbaijan''' [[Asia]]ko hego-mendebaldeko estatua da, [[Kaukaso]]ko eskualdean [[Kaspiar itsaso]]aren ertzean kokatua. Sobietar Batasuneko errepublika izan zen, harik eta batasuna desegin eta Estatu Burujabeen Batasuna sortu zenean burujabetasuna aldarrikatu zuen arte (1991). Mugakide ditu [[Errusia]] iparraldean, [[Georgia]] ipar-mendebaldean, [[Armenia]] hegoaldean eta [[Iran]] ekialdean.
 
Hiriburua [[Baku]] da.
48. lerroa:
 
== Historia ==
Azerbaijandarren eta [[armenia]]rren arteko istilu eta gatazka larriak izan dira nagusi Azerbaijanen. [[Sobietar Batasun]]ean [[1986]]tik aurrera bultzatutako aldaketen ildotik, Armeniak [[Nagorno-Karabakh]], Azerbaijanen barruan dagoen lurralde armeniar autonomoa (170.000 biztanle, % 76 armeniarrak, % 23 azerbaijandarrak), Armeniari itzultzeko eskatu zuen, baina Sobiet Gorenak ez zuen hura onartu. Lurralde autonomoko grebari ([[1988]]ko maiatza) erantzuteko, eta azerbaijandarrek hala eskatuta, blokeoa ezarri zuten Armeniako errepublikan (1988ko iraila). Urte bereko urrian, Azerbaijango parlamentuak erabakitako legearen arabera, errepublikak dituen mugak ezingo dira aldatu errepublika osoan egindako erreferendumean onartuta ez bada. [[1989]]. urtean armada sobietarrak hartu zuen parte eta bi herrietako miliziak, elkarrekin gerran ari baitziren, banatu egin zituen elkarrengandik.
 
== Gobernua eta administrazioa ==
54. lerroa:
 
== Demografia ==
Azerbaijan da Asiako mendebaldeko herrialdeetan biztanle gehien duena. Jaiotza-tasa garaia du, baina baita haurren heriotza-tasa ere, batez ere nekazari-inguruetan. Gizataldeei dagokienez, [[etni]]a askotako jendea bizi da;: azeriak edo bertako biztanleak dira ugarienakgehienbat (% 92), batez ere azken urteetan, [[Nagorno-Karabakh]]en inguruko gatazka dela-eta Azerbaijango armeniarrek (300.000 inguru) [[Armenia]]ra alde egin eta Armeniako azerbaijandar askok (200.000 inguru) Azerbaijanera ihes egin zutenean. Gaur egun, Azerbaijanen gelditzen direnAzerbaijango armeniar gehienak Nagorno-Karabakhen bizi dira. Azerbaijanen administraziopean dago, orobat, [[Nakhitxevan]], Armeniarekin mugan dagoen lurraldea, etniari dagokionez azerbaijandarra.
 
== Banaketa administratiboa ==