Sebastian Gonzalez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
31. lerroa:
Polemika handiak sortu ditu bere pilotari ibilbidean eta harreman gorabeheratsua izan du bere enpresarekin eta gainerako pilotariekin. 2007an, [[Olaizola II.a]] kirolaritzat «harroputza» zela adierazi zuen, haren aurka jokatzekoa zen [[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|buruz buruzko txapelketa nagusiko]] finalerdietako partidaren aurretik.<ref>{{es}} [http://www.elcorreo.com/vizcaya/prensa/20070601/deportes/olaizola-chulo-fronton_20070601.html «Olaizola es un chulo en el frontón»], ''El Correo'', 2007-06-01.</ref> 2011n, [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia|binakako txapelketa nagusitik]] kanpora utzi zuen Aspek, aurreko bi urteetan Gonzalezek joko maila eskasa izan zuelako,<ref>{{es}} Tino REY: [http://pelota.elcorreo.com/pelota/2011-08-01/gonzalez-prosigue-inmerso-tunel-20110801.html «González prosigue inmerso en el túnel después de dos años sin levantar cabeza»], ''El Correo'', 2011-08-01.</ref> eta Gonzalezek enpresari gogor aurpegiratu zion bere ordez bera baino curriculum apalagoko pilotari bat ([[Aritz Lasa]]) sartu zuela txapelketan.<ref>{{es}} [http://osasunista.net/2013/05/22/dos-meses-de-sancion-para-sebastian-gonzalez/ «Dos meses de sanción para Sebastián González»], ''Osasunista.net'', 2013-05-22.</ref> Pilotako agintariei [[Ipar Euskal Herri]]ko aurka dihardutela aurpegiratu zien azkaindarrak,<ref>[http://www.kazeta.info/kirolak/sebastien-gonzalez-biziki-haserre-da-binazkako-xapelketatik-haren-baztertzea-dela-eta «Sébastien Gonzalez biziki haserre da binazkako xapelketatik haren baztertzea dela-eta»], ''Kazeta.info'', 2011-12-15.</ref> eta haren jaioterriko [[auzapez]]ak Aspe enpresari boikot egitera deitu zuen.<ref>{{fr}} [http://www.eitb.com/fr/sports/pelote/detail/794666/sebastien-gonzalez-ecarte-appel-au-boycott-pays-basque-nord/ «Sébastien Gonzalez écarté, appel au boycott en Pays Basque nord»], ''EITB.com'', 2011-12-14.</ref> Egun batzuk geroago, Sebastianek barkamena eskatu zien gainerako pilotariei eta bere enpresari.<ref>{{es}} [http://www.eitb.com/es/deportes/pelota/detalle/798872/gonzalez-pide-perdon-pelotaris-empresa/ «González pide perdón a los pelotaris y a la empresa»], ''EITB.com'', 2011-12-20.</ref>
 
2012. urtea ere ez zuen batere ona izan: afera hark eragin zion, eta hilabete eta erdi egon zen jokatu gabe urte hasieran. Enpresak ezarritako zigorraren kutsua zuen. Buruz burukoan arnasa pixka bat berreskuratu zuen. Lehenbizi [[Mikel Urrutikoetxea|Urrutikoetxeari]] irabazi zion (22-17), gero [[Merino II.a]]ri (22-14) eta azkenik [[Bengoetxea VI.a]]k kanporatu zuen, final-laurdenetan (22-7). Ez zuen ibilbide txarra izan, eta txapelketako ezusteetako bat izan zen. Gero, ordea, udako lehen torneoetatik kanpo gelditu zen. Ekainaren bukaeran eta uztailaren hasieran maila oneko lau partida irabazi zituen jarraian, baina udan, oro har, galduriko partidak irabazitakoak baino gehiago ziren. Joko gutxi, eta zorte txarra ere bai, abuztu erdialdean orkatila bihurritu baitzuen. Gonzalezek urte osoan esan zuen min txikiak izan zituela. [[Xala]]ren lesioak eta [[Juan Martinez de Irujo|Irujoren]] apendizitisak Lekeitioko eta Logroñoko torneoetako ateak ireki zizkion. Enpresak Gonzalezengan ustea izaten jarraitzen zuen seinale: enpresako laugarren aurrelaria zen. Bi torneoetan hiru partida jokatu zituen, eta hirurak galdu. Maila txarrik eman gabe, baina emaitzak ez zituen lagun izan. Irailerako, urtea bukatu zain zegoen: «Urtea buka dadin desiratzen ari naiz, nire ibilbideko txarrena izan da. 2013a hobea izatea espero dut». Irailerako, urtea bukatu zain zegoen. [[Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia|Lau eta erdikoan]] zuen Gonzalezek urtea zuzentzeko aukera. 2009an txapeldun izana zen, eta ligaxkan sartzeko aukera ona zuen. Sukarrak, baina, Urrutikoetxearen aurkako partida atzeratzera behartu zuen, eta eguna heldutakoan ez zen sasoi betean aritu: 22-11 galdu zuen, oso irudi txarra emanda. 35 urte zituen, eta 2015era arteko kontratua, baina askok zioten bere onenak emanak zituela.<ref>Imanol MAGRO: [http://paperekoa.berria.info/kirola/2012-10-17/032/001/2013aren_irrikan.htm «2013aren irrikan»], ''Berria'', 2012-10-17.</ref>
 
2013ko urtarrilean, binakako txapelketa nagusia jokatzen ari zela, Aspek ordezkatu egin zuen, eman beharreko maila ematen ari ez zelako, txapelketako lehenengo sei partidetatik bakarra irabazi eta gero.<ref>[http://www.eitb.com/eu/kirolak/pilota/binakakoa/osoa/1240426/gonzalez-binakakotik-kanpo--gonzalez-binakakotik-kanpo-utzi-du-aspek/ «Gonzalez txapelketatik kanpo utzi du Aspek»], ''EITB.com'', 2013-01-28.</ref><ref>{{es}} Tino REY: [http://www.diariovasco.com/v/20130129/deportes/pelota/gonzalez-fuera-entra-ezkurdia-20130129.html «Gonzalez, fuera; entra Ezkurdia»], ''El Correo'', 2013-01-29.</ref> Hurrengo maiatzaren hasieran, buruz buruko txapelketan Urrutikoetxearen aurka jokatu behar zuen partidaren bezperan, auto batek oina harrapatu eta min hartu zuen. Partidaren egunean bertan eman zion horren berri enpresari, Frantziako erdialdean zegoelarik, Iruñetik bospasei ordura autoz;<ref>Imanol MAGRO: [http://paperekoa.berria.info/kirola/2013-05-14/026/001/aspek_zigortu_egingo_du_sebastian_gonzalez.htm «Aspek zigortu egingo du Sebastian Gonzalez»], ''Berria'', 2013-05-14.</ref> gainera, Aspek ez zuen Gonzalezekin harremanetan jartzerik lortu hiru egunez.<ref name=TinoRey20131105>{{es}} Tino REY: [http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131105/deportes/mas-deporte/empresa-aspe-sebastien-gonzalez-20131105.html «La empresa Aspe y Sebastien González se verán mañana en los tribunales»], ''El Correo'', 2013-11-05.</ref> Enpresak bi hilabetez jokatu gabe eta soldatarik gabe izatearen zigorra ezarri zion Sebastiani.<ref>[http://www.eitb.com/eu/kirolak/pilota/buruz-burukoa/osoa/1349896/buruz-burukoa-2013--aspek-bi-hilabeteko-zigorra-ezarri-dio-gonzalezi/ «Aspek bi hilabeteko zigorra ezarri dio Gonzalezi»], ''EITB.com'', 2013-05-22.</ref><ref>[http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1391018/bideoa-sebastian-gonzalez-adierazpenak--asperen-zigorra/ «Sebastien Gonzalez: 'Gertatutako guztia atzean utzi nahi dut'»], ''EITB.com'', 2013-07-26.</ref> Irailaren erdialdean, Sebastianek auzia jarri zion enpresari, bidegabeko zigorra izan zela eta.<ref name=TinoRey20131105/> Hilaren bukaeran, enpresak Gonzalez partida batetik kanpo utzi zuen, joko maila apala zuela eta, Logroñoko San Mateoetako txapelketan oso partida txarra jokatu eta gero.<ref>{{es}} [http://www.diariovasco.com/v/20130924/deportes/pelota/aspe-manda-nuevo-nevera-20130924.html «Aspe manda de nuevo a la nevera a Gonzalez por bajo rendimiento»], ''Diario Vasco'', 2013-09-24.</ref> Hurrengo hilabetean, Gonzalez min hartuta zegoenez, lau eta erdiko txapelketatik kanpora geratu zen.<ref>[http://paperekoa.berria.info/kirola/2013-10-15/024/005/ezkurdiak_ordezkatuko_du_gonzalez_lau_terdikoan.htm «Ezkurdiak ordezkatuko du Gonzalez lau t'erdikoan»], ''Berria'', 2013-10-15.</ref> Gaur egun, epaiketara ez iristearren, alde bien arteko hitzarmen bat lortzeko bidean dira. Badirudi Aspe eta Sebastian Gonzalez lotzen zituen kontratua deuseztatu egingo dutela.<ref name=JonOrmazabal20131107/>