Sebastian Gonzalez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
22. lerroa:
'''Sebastian Gonzalez''' —izen-deitura ofizialak, frantsesez: '''Sébastien González'''—, [[pilota]] arloan '''Gonzalez''' deituraz ezaguna ([[Donibane Lohizune]], Lapurdi, [[1977]]ko [[irailaren 12]]a) [[esku pilota|esku huskako pilotari]] profesionala da, aurrelaria, [[Aspe enpresa]]koa. Estatistika ofizialen arabera, 1,87 metro luze da, eta 87 kg pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida [[1998]]ko [[abenduaren 4]]an jokatu zuen, Azkaineko pilotalekuan. Indar handiko ezkertia da. 2009ko [[Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia|lau eta erdiko txapelketa]] du bere kirol titulurik nabarmenena.
 
Talogintzako enpresa bat du 2013ko udaz geroztik.<ref name=JonOrmazabal20131107>{{es}} Jon ORMAZABAL: [http://gara.naiz.info/paperezkoa/20131107/431688/es/Aspe-Gonzalez-acuerdan-juzgado-no-ir-juicio «Aspe y Gonzalez acuerdan en el juzgado no ir a juicio»], ''Naiz'', 2013-11-07.</ref> Corinne andregaiarekin bizi da, eta 2006an jaiotako haur bat dute, Ohian.<ref name=20091214IrujoMakina20091214>{{es}} [http://pelota.elcorreo.com/pelota/2009-12-14/gonzalez-irujo-maquina-1036.html «González: "Irujo es una máquina"»], ''El Correo'', 2009-12-14.</ref>
 
== Bizitza ==
[[Espainiako Gerra Zibil]]etik ihesi [[Ipar Euskal Herri]]ra joandako [[gasteiz]]tar baten biloba da, eta [[Mutriku]]ko eta [[Otsagabia]]ko arbasoak ere baditu. Euskaldun zaharra da, eta eskolan hasi zen [[gaztelania]]z ikasten. Bere aita Txomin Gonzalezek bezala, Sebastian bai [[errugbi]]an eta bai esku huskako pilotan aritu zen, harik eta pilotaren alde egin zuen arte. Plaza librean eta [[trinket]]ean zaildu eta gero, 19 urte zituelarik ekin zion ezker hormako pilotalekuetan jokatzeari.<ref name=20091214IrujoMakina20091214/>
 
2009ko abenduaren 8an [[Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia|lau eta erdiko]] finala irabazi zuen [[Juan Martinez de Irujo]]ren aurka.<ref>[http://www.berria.info/albisteak/37844/Sebastian_Gonzalez_txapeldun.htm «Sebastian Gonzalez txapeldun»], ''Berria'', 2009-12-08.</ref> 2010eko maiatzean, beste bost urterako berritu zuen kontratua Asperekin.<ref>{{es}} [http://pelota.elcorreo.com/pelota/2010-05-20/aspe-renueva-gonzalez-cinco-201005201648.html «Aspe renueva a González por cinco años y a Retegi BI por dos»], ''El Correo'', 2010-05-20.</ref>
54. lerroa:
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|2}}
 
== Kanpo loturak ==