«Albert Camus»: berrikuspenen arteko aldeak

22 bytes removed ,  Duela 7 urte
 
== Biografia ==
Laborari familia batean sortu zen. [[Filosofia]] ikasten hasi zen, baina [[tuberkulosi]]ak jota ikasketak utzi behar izan zituen. Literaturan eta kazetaritzan hasi ondoren ''L'Envers et l'Endroit,'' (''Aurkia eta ifrentzua,'' 1937), ''Noces ''(''Ezteiak, ''1938) [[Frantzia]]ra jo zuen. [[Frantziako Erresistentzia|Nazien aurkako erresistentzian]], ''Combat'' egunkariko zuzendari izan zen (1944-1946). [[Sartre]]ren aurka agertu zen 1952an, komunistengandik hurbilegi zegoelakoan, eta humanismo konprometitu baten aldeko bideak proposatu zituen, absurdua gaindituz, ''L'Étranger'' eleberrian (1942; ''Arrotza,'' J. M. Agirrek euskarara itzulia) eta ''Le Mythe de Sisyphe'' filosofia saioan (''Sisiforen mitoa, ''1942) aurreratu zuen bezala. Camusen unibertsoa gizonaren, absurduaren eta borrokaren beharraren inguruan mugitu zen; hasieran gizabanakoaren konpromisoaren alde agertu bazen ere (''Caligule'' eta ''Le Malentendu ''antzezlanak, 1944), geroko obretan gizarteak gaizkiaren aurka aritzeko behar duen morala proposatu zuen ''La Peste'' eleberria (''Izurria,'' 1947); ''L'État de siège'' antzezlana (''Setioa, ''1948). Abstentzionismoaren etsai izan zen eta, era berean, helburuak bitartekoak justifikatzen dituelako teoriaren kontrakoa ''Les Justes (Zintzoak)'' antzezlana, 1949; ''L'Homme revolté (Gizon matxinatua) ''historiari buruzko saioa, 1951. Bestalde giza jokabideak kezkatzen zuen ''La Chute ''(''Erorketa, ''1956). Hala, Camusek zoriona baino lurreko arazoen aurreko kontzientzia sustatzen duen humanismoa aldarrikatu zuen, metafisika eta politikako ametseetatik urrun: ''L'Exil et le Royaume'' (''Erbestea eta Erresuma,'' 1958) kontakizun bilduma. '''  v ''' Idazle zuhurra eta zorrotza izan zen Camus; idazkera neutroa bilatzen saiatu zen, gehiegikeriarik gabeko estilo baten bidez. Bere pentsaeraren oinarriak azaltzen zituzten artikulu asko idatzi zituen (''Actuelles,'' artikulu bilduma, 1939-1958; ''Carnets,'' hilondoko bilduma, 1962). 1960. urtean hil zen, auto istripu batean.
 
 
== Bibliografia ==
Anonymous user