«Enbata (aldizkaria)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Aldizkaria [[Baiona]]n sortu zuen ikasle talde batek [[1960]]an. Sortzaileen artean [[Ximun Haran]], [[Jakes Abeberri]], [[Jean Louis Davant]], [[Mixel Labéguerie]], [[Claire Noblia]] eta [[Piarres Larzabal]] zeuden. Hiru urte geroago mugimendu politiko bilakatu zen, urte hartako [[Aberri Egun]]eko ekitaldi politiko batean [[Itsasuko Agiria]] irakurri zutenean, non euskal [[nazio]]aren batasuna eta [[autodeterminazio eskubide]]a aldarrikatzen zen. Epe labur eta ertaineko helburua [[Iparralde]]arendako [[departamendu]]a lortzea zen, epe luzeagoan [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoa batuko lukeen ''lurralde politiko, administratibo eta kultural autonomoa'' osatzeko.
 
[[1973]]an [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] [[Luis Carrero Blanco]] hil eta horren eraginez, [[1974]]an [[Georges Pompidou]] [[Frantzia]]ko gobernuburu zelarik, mugimendua legez kanpo jarri zen, "nazioaren batasunaren aurka atentatzen zuela" argudiatuz. Enbatako kide asko, horrela, [[EHAS|Euskal Herriko Alderdi SozialistaraSozialista]]ra (EHAS) pasa ziren, eta beste batzuek [[politika]]gintza utzi zuten.
 
[[1975]]etik aurrera, astekari gisa argitaratzeari eutsi dio, egun arte.
8

edits